Ekosfera
Ekosfera
I-ENER Iparraldearen energia-independentziaren oinarria
Mathieu Iriartek I-ENER elkartearen gaineko argibideak emango dizkigu larunbatean, 09:00etatik aurrera, eta Arantza Txintxurretak eta Kristina Zuzak energiaz hitz egingo digute.
I-ENER elkartea sortu da Iparraldean bertako energia-trantsizioaren bidea urratu nahirik. Energiaren egoera aztertu, bide berriak bilatu eta ekin; hori egin nahi du talde honek. Lehenengo neurria, herritarrek finantzatutako zentral fotovoltaikoa izan liteke. Mathieu Iriartek emango dizkigu azalpenak.
Ohiko tarteetan, Pasteur ikertzaileaz arituko zaigu Arantxa Txintxurreta, eta Kristina Zuza, energiaz. Zer den ongi ez badakigu ere, zenbat dagoen guztiz mugatuta omen dago.