Itxi

Ekosfera

Ekosfera

Otxandioko Herri Ola ekimen jasangarria hizpide izango dugu igandean

Santi Uribe Otxandioko alkateak azalduko digu energia, ingurumena, euskara eta parte-hartzea sustatu nahi dituen ekimen jasagarria. Kristina Zuza eta Arantxa Txintxurreta ere gurekin egongo dira.

Herri Ola izeneko ekimena ari dira lantzen Otxandion, herriaren garapena modu jasangarrian bideratu nahirik. Prozesu horretan, energia, ingurumena, euskara eta parte-hartzea sustatu nahi dituzte. Bide horretan egindako bidearen berri alkateak, Santi Uribek, emango digu 'Ekosfera' saioan, igandean, 08:30ean.

Tartekako sailetan, fisikan diren hiru energia motak zein diren azalduko digu Kristina Zuzak, eta Arantxa Txintxurretak, berriz, espezie inbaditzaile gerta litekeen zomorroa aurkeztuko digu.