Itxi

Ekosfera

Ekosfera

Fisika azterketa Txirritari igandean 'Ekosferan'

'Txirrita bertsolaria, ustez eskolatugabea, nola moldatzen zen horren bertso eder eta zuharrak ipintzeko?' Galderari erantzuteko beharrezko hitzak bilatzen ahaleginduko da Jokin Aldazabal igandean.

Txirrita bertsolaria, ustez eskolatugabea izanik, nola moldatzen zen horren bertso eder eta zuharrak ipintzeko?  Alemaniako gerraz bezalaxe, trenbide elektrifikatu berriaz. Jose Ramon Etxebarria ingeniari galdetu diogu iritzia, eta Xabier Sukiak –Hitza Jolas- ekarpen polita egin digu gai honetaz.

Horretaz aparte, Kristina Zuza-k ostadarraz hitz egingo du, eta Arantxa Txintxurreta, txorientzako jantokiez arituko da.

Ekosfera, igandean 8:30ean Euskadi Irratian.