Itxi

Ekosfera

Argia saria

'Ekosfera', esker onez

Jokin Aldazabal

'Argia' saria eskuratu berritan, eskerrak eman nahi dizkiet zazpi urte eta erdiko bidean bidaide eta gogaide izan ditugun kolaboratzaile, irakasle, aldizkari, talde, profesional eta entzule guztiei.

  • Jokin Aldazabal.

    Jokin Aldazabal. Argazkia: EiTB

Egia esan, energia,  haren erabilera,  betidaniko pasioa izan dut. Poz haundia eman izan didan pasioa.

Zuetako batzuk badakizue 'Ekosfera' baino lehen, dozena bat, hamabost urte bitartean energia berriztagarri enpresa bat izan nuela.  91n edo zabaldu zen.

Garai hartan, eguzki energi instalazioak behar bezala funtzionatzen ez bazuen, errua eguzkiari botatzen zitzaion, ez instaladore baldarrari.

Garai hartan, askok pentsatzen zuen -baita orain enpresa ezagunen jabe den zenbaitek ere-, eguzkia dohanekoa denez, dohanekoa izango zela hura aprobetxatzeko tresneria eta instalazioa ere.

Garai hartan, energia berriztagarriak zirela eta, askok esaten zidan: Eso es el futuro! Hori da etorkizuna!... Konfidantza izanez gero, erantzuten nion,futuroa iritsi bitartean ere, guk fakturatu eta jan beharra geneukala.

Pasa dira 26-27 urte, beraz, esan genezake futuroan gaudela –galdetu bestela hemengo gazte hauei-.

Futuro honetan oraindik ere energia garbia futuro izaten segitzen du. Baina horrela jarraitzekotan gizakiak futurorik izango ote duen galdetzera ere iristen gara.

Hauxe 'Ekosfera'n zabaldu behar izaten dugun mezu gazi-mikatza. Ez da atsegina baina, itxuraz, egin beharrekoa. Eta ahal baldin bada, itxuraz.

Eskerrak bestelako mezuak ere zabaltzen ditugun: Ehundaka eta milaka pertsona, pauso haundi edo txikiak ematen dituztenak iraunkortasunaren bidean.

Bide horretan, zazpi urte eta erdiko bide horretan, bidaide eta gogaide asko izan ditu 'Ekosfera'k eta horiei denei eman nahi dizkiet eskerrak gaurko honetan. Kolaboratzaile –hortxe Arantxa Txintxurreta eta Kristina Zuza-, Unibertsitate irakasle, aldizkari, ingurumen talde,  enpresa, profesional ,… 700 bat pertsona urte hauetan.

Horiei denei eskerrak beren esku eta bihotz zabaltasunagatik.

Eskerrak Euskadi Irratiari, energiari eta ingurumenari eskaini dion tarte honengatik, eskerrak entzuleei, haiek ere lagun izan ditugulako, beti bihotz ematen; eta azkenik, eskerrak Argiari, gurea bezalako saio txiki, apalaz gogoratu izanagatik.

Esker mila,  denoi.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz