Itxi

Ekosfera

Irrati urtea amaitzeko

'Ekosfera'ren udaberriko ekitaldia Tolosan, ekainaren lehenean

Urtero egin ohi dugun bisita gidatua apur bat osatu eta janztea pentsatu dugu aurten. Bi bisita gidatu, hitzaldiak eta musika emanaldia. Izena emateko: ekosfera@eitb.eus.

  • Kaxkabeltza

    Kaxkabeltza

'Ekosfera' irratsaioa orain arteko formatuan amaitzera doa, kurtsoarekin batera. Beraz, urtero egin ohi dugun bisita gidatua apur bat osatu eta janztea pentsatu dugu aurten. Horrela, bisita baten ordez, bi izango dira, aukeran: Tolosako alde zaharra ezagutu, Tolosa Tour-ek gidatuta, edo Elosegi Parkea bisitatu, txoriak ikusi eta entzuteko, Mikel Olanoren eskutik.

Lehena hamarretan hasiko da; bigarrena, bederatzi eta erdietan.

Hamaiketan, berriz, Tolosako Kultur Etxean elkartuko gara, Trianguloan. Han izango dira betiko kolaboratzaileak, zuzenean, kolaboratzaile bereziekin batera. Lauzpabost hitzaldi labur izango dira: Ekologia abiapuntu hartuta, Arantxa Txintxurreta, Fisikaz, Kristina Zuza eta Kimikaz, Josu Lopez-Gazpio (hirurok ohiko laguntzaileak). Ingurumen taldeak: Aitziber Sarobe mintzatuko da haien ordezkari. Kontsumo-antikontsumoaz bideo bidez ariko da Ortzi Akizu EHUko irakaslea.

Ondoren, antzerki lantxo bat, energia gai hartuta: 'Iam Agorria'.

Hasieran eta bukaeran, zuzeneko musika izango dugu: Irratsaioko sintoniak zuzenean izango ditugu Tolosako Eduardo Mokoroa musika eskolako irakasleen eskutik.

Etortzeko asmotan bazara, eman izena, mesedez, helbide honetan: ekosfera@eitb.eus. Lekua den bitartean, halere, ez zaio inori sarrerarik ukatuko, noski.

Adierazi, era berean, bisita gidatuetako zeinetan parte hartu nahi duzun.

Pentsatzen joan zaitezen, goiburu eta guzti jarri diogu saioari: "Izan gaitezen baikor, utz dezagun pesimismoa garai hoberako".

1.- ELOSEGI PARKEA.HEGAZTIAK.

Interesatuak goizeko 09:30etan elkartuko dira Tolosako Ferilekuko atetan, San Esteban auzoan. Ikus mapa. Oso gertu dago Elosegi parkerako sarrera. Hantxe izango da Mikel Olano gidaria.

2.- TOLOSAKO TOURRA.

Tolosako alde zaharra ezagutu nahi dutenak 10:00etarako elkartuko dira Tolosa Tour bulegoaren aurreran, Santa Maria Plazan. Ikus mapa. Brian izango da bisita gidatuko duena.

3.-SAIO NAGUSIA KULTUR ETXEAN.

11:00etarako han izatea erregutzen da garaiz hasteko. Triangulo plazan dago. Inork behar badu, hortxe mapa.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia