Albisteak
Ostegunean
Errefuxiatuen iritsiera Nafarroara, 'Faktoria'n
G.U.
Gainera, Ibon Sarasola 'abertzaletasun' eta 'nazionalilsmo' hitzez ariko da Maite Iturberekin. Bestalde, Nafarroa Oinezeko arduradunekin hitz egingo du Manu Etxezortuk.
Ostegunean hasiko dira iristen lehen errefuxiatuak Nafarroara, eta Gurutze Gorria arduratuko da guztia kudeatzeaz. Gai horixe izango da Maite Artolak gidatutako 'Faktoria'ren ardatz nagusietako bat. Ibon Sarasolaren asteroko bisita ere izango da, gainera. Manu Etxezortuk gidatutako magazinean, aldiz, Nafarroa Oinezeko arduradunekin hitz egingo dute, eta, horrez gain, autobiografiak nola idatzi irakasten ahaleginduko dira.
Goizeko 8:00etan hasiko da 'Faktoria', Maite Artolaren gidaritzapean. Emakume Nekazarien eguna izanik, eta emakume langileen estatutu berria indarrean jarri dela kontuan hartuta, Rosa Aramendirekin hitz egingo du, Hitzez Baserriko Emakumeen Elkarteko presidentearekin. Ondoren, solasaldian izango dira Bingen Zupiria, Martelo Otamendi eta Nerea Azurmendi.
9:30ean, asteroko hitzordua izango du Ibon Sarasolak. Asteon, 'abertzaletasun' eta 'nazionalismo' hitzak izango ditu ardatz euskaltzainak. Ondoren, Nafarroako Gurutze Gorriko Josune Anocibar elkarrizketatuko du Artolak. Ostegunean ahsiko dira iristen Nafarroara lehen errefuxiatuak, eta iritsiera nola kudeatuko duten azalduko du.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Hasteko, Oianko Garde elkarrizketatuko du, igande honetan Elizondon egingo duten Nafarroa Oinez jaiaren koordinatzailea, hain zuzen ere. 11:00etan, berriz, ekimen berezi bat izango dute hizpide. Urola garaian 65 urtetik gorakoentzako tailerrak antolatzen ari dira euren autobiografia idatzi, eta ondorengoei eman ahal izateko. Tailerren arduradunarekin, Mirian Galilearekin, eta autobiografía idatzi duen legazpiar batekin, Martin Ariztirekin, hitz egingo du Etxezortuk. Gainera, 12:00etatik aurrera, magiaren tartea zabalduko du, astero bezala, Imanol Ituiñok.