Itxi

Albisteak

Ostiralean

Patxi Baztarrika eta Ekaitz Gonzalez (Dantzarti), 'Faktoria'n

G.U.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea elkarrizketatuko du Maite Artolak. Manu Etxezortuk, berriz, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolako zuzendariarekin hitz egingo du.

  • Patxi Baztarrika

    Patxi Baztarrika

Ostiraleko 'Faktoria' saioan, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea izango da Maite Artolaren elkarrizketatu nagusia. Manu Etxezortuk, berriz, Ekaitz Gonzalez izango du gonbidatu, Dantzarti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolako zuzendaria.

08:00etan hasiko da saioa, Maite Artolaren gidaritzapean. 08:30ean, Jon Sarasua eta Garbiñe Ubeda pentsalariak izango dira. 09:00etan, Patxi Baztarrika elkarrizketatuko du Artolak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, alegia; eta 09:30ean, berriz, alkateen solasaldia izango da, Mikel Serrano (Zumarraga), Ana Karrere (Andoain) eta Xabier Txurruka (Zarautz) alkateekin.

10:00etan, Manu Etxezorturen txanda izango da, hark hartuko baitu saioaren gidaritza. Hasteko, Unai Brea eta Jurdan Arretxe kazetariek asteko errepasoa egingo dute, egunkarietako iritzi artikuluak eta titularrak aztertuta. 11:00etan, Ekaitz Gonzalezekin hitz egingo du Etxezortuk. Bilbon ateak zabaldu berri dituen Dantzarti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolako zuzendaria da bera, eta gune berri horren xehetasunak azalduko ditu.

Gainera, Urdaibai Bird Center-eko Edorta Unamunoren bisita izango dute, eta Tania Arriagarena, eta baita Basklinkeko Leire Agirrezabalarena ere. Ostirala izanik, gainera, karteldegiari begira ere jarriko da saioa.

oa.