Albisteak
Asteartean
Alberto Iñurrategi eta Juan Vallejo, 'Faktoria'n
G.U.
WOPPeak proiektuaz hitz egingo dute bi mendizaleek Iñigo Alustizarekin. Gainera, Koldo Martinez (Geroa Bai) ere elkarrizketatuko du. Bestalde, EHKOlektiboko kideekin hitz egingo du Manu Etxezortuk.
Alberto Iñurrategi eta Juan Vallejo izango dira astearteko 'Faktoria' saioko elkarrizketatu nagusiak. Himalaiatik itzuli berri dira bi mendizaleak, Chamlang mendia igo ostean, eta Iñigo Alustizarekin hitz egingo dute gauzatzen ari diren WOPPeak proiektuaz. Gainera, Koldo Martinez (Geroa Bai) ere elkarrizketatuko du. Bestalde, EHKOlektiboko kideekin hitz egingo du Manu Etxezortuk.
08:00etan hasiko da saioa Iñigo Alustizaren gidaritzapean. 08:30ean, Laura Mintegi, Arantxa Elizondo eta Iñaki Galdos izango dira solaskideak. 09:00etan, Geroa Bai alderdiko Koldo Martinezekin hitz egingo du Nafarroan Senaturako zerrenda bateratua osatzeko aukeraz.
09:30ean, berriz, Koldo Almandozen hamabosteroko tartea izango da, eta, ondoren, Alberto Iñurrategi eta Juan Vallejo mendizaleekin hitz egingo du Alustizak. Mikel Zabalzarekin eta Walk On Project (WOP) fundazioarekin batera osatzen ari dira WOPPeak egitasmoa, eta 8.000 metrora 8 urratsetan igotzea dute helburu. Proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzte bi gonbidatuek.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du 'Faktoria'ren gidaritza. Aritz Galarragaren tartearen ondoren, SADEko Iñaki Elortzak zinemaren festari buruz hitz egingo du (azaroaren 3tik 5era, filmak 2,90 euroren truke izango dira ikusgai). 10:30ean, Markos Zapiainek, asteartero legez, filosofiaren historia gaurkotua eskainiko du.
11:00etan, EHKOlektiboko kideekin hitz egingo du Etxezortuk. Produktu ekologikoen 'identifikatzaileak' dira, eta Europar Batasunarenak baino baldintza zorrotzagoak erabiltzen dituzte euren ziurtagiria emateko. 11:30ean, Carlos Cid eta Xabier Amurizaren solasaldia izango da.
12:00etan, berriz, 'Sukaldari Dema'ren ordua izango da. Pili Manterola eta Igor Zalakain sukaldariek osagai bera prestatzeko bi errezeta proposatuko dituzte. Azkenik, 12:30ean, gazteek dirua aurrezteko erabiltzen dituzten trikimailuak izango dira entzungai, 'Gaztekezk' tartean.
ekezk' tartean.