Albisteak
Ostegunean
Euskal musika eta zientzia, 'Faktoria' saioan
G.U.
Iñigo Alustizak gidatutako tartean, euskal musika sektorearen egoera aztertuko dute. Aldiz, Manu Etxezortu eta bere lan-taldeak Bilboko Bizkaia aretotik egingo dute saioa, Zientzia Astea dela eta.
Euskal musika eta zientzia izango dira osteguneko 'Faktoria' saioaren ardatzak. Iñigo Alustizak gidatutako tartean, euskal musika sektorearen egoera aztertuko dute hainbat adituz osatutako mahai-inguru batean. Bestalde, Manu Etxezortu eta bere lan-taldea Bilbotik arituko dira zuzenean, EHUren Bizkaia aretotik, Zientzia Astea dela eta. Bertan, besteak beste, Josu Bergara musikari bizkaitarrak zuzenean aurkeztuko ditu bere kantu berriak.
8:00etan hasiko da saioa, Iñigo alustizaren gidaritzapean. Bingen Zupiria, Martxelo Otamendi eta Nerea Azurmendi izango dira solasaldian, 8:30ean. 9:30ean, Ibon Sarasolaren asteroko tartea izango da, eta, ondoren, euskal musika sektorearen egoeraz hausnartuko dute. Musika Bulegoa elkarteko Amets Rodriguez, Get In enpresako Amaia Ispizua eta Baga-Biga enpresako eta Korrontzi musika aldeko Agus Barandiaran izango dira gaia landuko duten adituak.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa Bilbotik. Bertako Bizkaia aretotik egingo dute magazina, Zientzia Astea dela eta. Saioa hasteko, Maite Insasusti koordinatzailearekin hitz egingo dute. Ondoren, Idoia Torregarairekin barre egiteko unea izango da. 10:30ean, Zientzia klubaz arituko da Jon Torres, EHUko Fisioterapia graduko irakaslea eta ikertzailea.
11:00etan, berriz, Josu Bergara izango da gonbidatu nagusia. Musikari bizkaitarrak Kanta txikien indarra disko berriko kantak joko ditu zuzenean, Nerea Alberdi biolinistarekin batera. 12:00etan Jai Alai Blues dokumenalari egingo diote tartea. Zigor Etxebarria dokumentalaren argazki zuzendariarekin eta sortzaileetako bat, Hannot Mintegia zuzendari laguntzailearekin eta Diego Beaskoetxea pilotariarekin hitz egingo du Etxezortuk.
ortuk.