Albisteak
Asteartean
Hauteskundeen emaitzak eta loteriaren zozketa, gaurko ‘Faktoria’n
B.F
EiTB
Honez gain, Almudena Salas eta Idoia Garcia izango ditugu gurean, gaixotasun onkologiko arraroez mintzatzen.
8:30ean gaurko tertuliari emango diogu hasiera, Laura Mintegi, Felipe Juaristi eta Iñaki Galdos solaskideekin. Gero, loteriaren zozketa hasi baino minutu batzuk arinago, Iñaki Elorza izango dugu gurean, urteko zozketarik ezagunenaren berri ematen.
9:30ean, zinemari irekiko diogu tartea ‘Faktoria’n. Astero bezala, Koldo Almandoz izango dugu gurean. Jarraian, ‘Ametsen Liburua’ren inguruan hitz egingo dugu, proiektuaren bultzatzailea den Jokin Urainekin.
Magazinari hasiera emateko, Aritz Galarragaren asteroko kolaborazioa izango dugu. Gero, ELECTRO ALAVESAko langilea den Mikel Urkijo elkarrizketatuko dugu, Gabonetan enpresan egiten dituzten elkartasun opari bereziez mintza dadin.
10:30ean, Joxe Mari Apaolazaren kirol aurrerapena izango dugu. Jarraian, Markos Zapiainen ‘Filosofiaren historia gaurkotua’ tartea eskainiko dizuegu. Ordu erdi geroago, 11:00etan, Almudena Salas eta Idoia Garcia izango ditugu gurean, gaixotasun onkologiko arraroez mintzatzen.
11:00etan, Carlos Cid eta Xabier Amuriza izango ditugu solasean ‘Faktoria’n. Honen atzetik, sukaldarien deman, aza izango da Pili Manterola eta Igor Zalakain aurrez aurre jarriko dituen osagaia. Azkenik, Arrate Hernandezen ‘Gaztekezk’ atarian, hauteskunde emaitzak gazteen ikuspegitik aztertuko ditugu.
ditugu.