Itxi

Albisteak

Euskadi Irratiko Faktoria

Iantzi: 'Egia jakiteari eta errekonozimenduari ematen diot garrantzia'

Izaskun Iantzi, Gurutze Iantzi zenaren ahizpa da. 'Egiari Zor' elkarteko kidea, Legebiltzarrean onartuko den motibazio politikoko indarkeria egoeran eragindako giza eskubideen biktimen legeaz aritu da

  • 3:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gurutze Iantzi duela 23 urte epailearen agindurik gabe eraman zuten Urnietako etxetik, atxilotuta. ETArekin lotura izatea leporatzen zioten. Atxilotu eta hurrengo egunean jaso zuen familiak heriotzaren berri, telegrama bidez. Bertsio ofizialaren arabera, bihotzekoak jota hil zen, era naturalean. Harekin batera atxilotu zituztenen tortura salaketek eta familiaren auzi medikuaren txostenek, aldiz, bertsio ofizialaren kontrako zantzu ugari biltzen dituzte.

Izaskun Iantzik salatu du ez dakiela legeak biktima bezala aitortuko duen edo ez, eta biktimen artean sailkapena egiten dela azpimarratu du. Ordaina baino gehiago, bere kasuan, errekonozimendua nahiko lukeela adierazi du Iantzik 'Faktoria'n.