Itxi

Albisteak

Maddalen Iriarte

'Abertzalea, independentzia eta sozialismo zalea eta feminista naiz'

Maddalen Iriarte EH Bilduren Gipuzkoako hautagaia elkarrizketatu du Maite Artolak.

  • 24:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maddalen Iriartek berretsi du lau urterako kontratua sinatuko duela berak igandean, herritarrek hala nahi badute. Ondoren, ez du baztertzen politikan segitzea ezta kazetaritzara itzultzea ere.

Besteak beste, burujabetzaz aritu da Iriarte 'Faktoria'n. Hautagaiak gogorarazi duenez, prozesu independentista “ez da bi egunetan egiten den zerbait”. Baina, Iriarteren ustez, Euskal Herrian badaude prozesu horrek behar dituen Estatu egiturak martxan jarri dituzten eragileak; ikastolak eta langile mugimenduak kasu. Orain, “kotxea mugitzen hasi dadila” behar dutela adierazi du EH Bilduko hautagaiak, eta independentziarena edostutako prozesua izan behar duela azpimarratu du.

Ideologikoki nola definitzen den galdetuta, "ni abertzalea naiz, independentzia zalea naiz, sozialismo zalea eta feminista" esan du EH Bilduko Gipuzkoako hautagaiak.