Albisteak
Antibiotiko gehiegi?
Bakterio erresistenteak minbizia baino hilgarriagoak izan daitezke
Miren Basaras EHUko Mikrobiologia irakaslea elkarrizketatu du Maite Artolak Faktorian.
-
3:38 min
Bakterio erresistenteak minbizia baino hilgarriagoak izan daitezke. Horixe esan dio Miren Basaras EHUko Mikrobiologia irakasleak Maite Artolari Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan.
Euskal Herriko Unibertsitateko Mikrobiologia irakasle izateaz gain, Espainiako "mikrobiologia eta osasuna" elkarteko idazkaria da Basaras, eta antibiotikoak gaizki eta gehiegi erabiltzearen arriskuaz hitz egin du. Izan ere, antibiotikoen erabilera txarrak bakterioak erresistente bihurtzen ditu, baita hilgarri ere. Are gehiago, minbizia bera baino hilgarriago izan daitezke. Ikasten ari garela uste du Miren Basaresek, baina arazoa globala denez neurriek ere mundu osoan hartu beharrekoak direla nabarmendu du.
nabarmendu du.