Itxi

Albisteak

Urriak 4

Denis Itxaso PSEko kidea, astearteko 'Faktoria'n

Gainera, suizidioaren berri emateari buruzko ezabaida, antibotikoak ongi erabiltzeko aholkuak eta argindar gutxiago gastatzeko gomendioak ere izango ditugu.

  • Denis Itxaso

    denis Itxaso. Argazkia: EiTB

Denis Itxaso izango da, astearte honetan, 'Faktoria' saioko elkarrizketatu nagusia. Gainera, suizidioa, antibiotikoak eta argindarra ere ere izango ditugu hizpide, 7:00etatik 13:00era bitartean.

Goizeko 7:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 8:00etatik aurrera, Maite Artolak hartuko du gidaritza, eta, esan bezala, Denis Itxaso PSEko kidea elkarrizketatuko du. Gipuzkoako kultur diputatuarekin egungo aktualitate politikoko hainbat gairi buruz arituko da, besteak beste, PSOEren barruan gertatutako zatiketaz.

8:30ean, solasaldiaren ordua izango da, Joseba Arruti, Iñaki Petxarroman eta Mikel Aramendi kolaboratzaileen eskutik. 9:30an, berriz, suizidioa izango dugu hizpide. Eman behar al da suizidioaren berri? Ona da horri buruz hitz egitea? Gai hori aztertuko dute Agustin Erkiziak (aita gisa hitz egingo du), Izaskun Andonegi erizainak eta Rosa Martin EHUko komunikazio irakasleak. Suizidiologia elkarteko presidente Andoni Ansean psikiatraren ahotsa ere jasoko dute, gainera.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Magazinaren hasieran, antibiotikoak zuzen erabiltzeak duen garrantziaz hitz egingo du Iñigo Aizpuruk, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Farmazia arloko arduradunak. Bestalde, 'Ekosfera'ren leihoa ere zabalduko dugu. Argindar gutxiago gastatzeko aholkuak jasoko ditugu Jokin Aldazabalen eskutik, Dbgesaren kanpaina bat ardatz hartuta.

11:00etako ordua Maisharen tartearekin hasiko dugu. Ondoren, ordea, Martin Barriusorekin hitz egingo dugu, Bilboko Udalak cannabis klubak onartu baititu; Xabier Amuriza eta Carlos Cid direnez eta ez direnez arituko dira 11:30ean bueltan.

12:00etan, aldiz, Sukaldaritza Dema izango da Pili Manterolarekin eta Igor Zalakainekin. Pilik Galiziako olagarroa ekarriko digu eta, Igro Zalakainek, gainera, Donostiako Gastronomika azokaz hitz egingo du. 12:30ean, azkenik, Amancay Gaztañagak iritsiko da, asteartero bezala, aktore izateak piperrik ere balio ez izateari buruz hitz egiteko.

10:00etatik 13:00era, sar zaitez Euskadi irratiko 'Faktoria'n.

 

trong>

 

trong>

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Denis Itxaso