Itxi

Albisteak

Urriak 5

Markel Olano, asteazkenean, 'Faktoria'n

Gipuzkoako ahaldun nagusia elkarrizketatuko du Maite Artolak. Bestalde, Txorierriko Kafe Antzoki berria ezagutuko dugu.

Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia, izango da asteazken honetako 'Faktoria' saioko elkarrizketatu nagusia. Gainera, Txorierriko Kafe Antzoki berria ezagutuko dugu, eta hainbat musika proposamen berezi aurkeztuko dugu.

Goizeko 7:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 8:00etan, Maite Artolak hartuko du saioaren gidaritza, eta Niko Cuencaren ekonomia tartea zabalduko dugu berehala. 8:30ean, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin hitz egingo dugu, eta, ondoren, solasaldia izango da Javier Arrieta Lan Zuzenbideko irakaslearekin, Nerea Azurmendi kazetariarekin eta Hodei Etxarte idazlearekin.

Ondoren, euren sektorean lider diren bi pertsona ezagutuko ditugu: Mikel Navarro (Orkestra) eta Miren Alba (Egile enpresa). Albistegia amaitzeko, Koldo Almandozen zinema proposamena izango dugu.

10:00etan, berriz, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Lehenik eta behin, Txorierriko Kafe Antzoki berria erakutsiko digu Fernando Olabarrietak. Kattalin MInerren tartea ere izango da, asteazkenero legez, eta, Joxe Mari Apaolazaren kirol errepasoaren ostean, Juanjo San Miguelek Simon Peresi eta Israelen sorrerari buruz hitz egingo digu.

11:00etan, Mendillorriko lakua garbitzeko egunaz mintzatuko zaigu Aitor Perez, eta Azken Muga proiektua zertan datzan azalduko digu Miguel Zeberiok. Ondoren, Amaia Nausiaren eta Arantzazu Fernandezen solasaldia izango da, loteria zergatik erosten dugun argitu nahian.

Azken orduan, Donostiako udaletxeko argiztapen berriaz arituko da Jon Insausti zinegotzia, Tratos antzezlanaren berri emango digute Xabi Larrazabalek eta Fernando Alvarezek, Don Pascuale operaz arituko zaigu Ainhoa Garmendia Sopranoa.

7:00etatik 13:00era, 'Faktoria', Euskadi Irratian.

 

trong>