Albisteak
Urriak 10
Erraustegiak eta Nafarroa Oinez, hizpide, asteleheneko 'Faktoria'n
G.U.
Maialen Berridi medikuarekin hitz egingo du Maite Artolak, Gipuzkoako errausketa eta osasunari buruzko ikasketa taldeko kidearekin. Gainera, CEBEKeko presidentearekin ere hitz egingo dugu.
Asteleheneko 'Faktoria' saioan, erraustegiei buruz hitz egingo dugu Maialen Berridi medikuarekin. Bestalde, Nafarroa Oinezen boluntario bila ari direla eta, Vianara ere joko dugu.
07:00etan hasiko da saioa, eguneko albisteen errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du albistegiaren ardura. 08:30ean, solasaldia izango da Joxe Juan Gonzalez De txabarri, Martin Garitano eta Jesus Prietorekin.
09:00ak aldera, berriz, erraustegien gaiari helduko diogu Maialen Berridi sendagilearekin. Gipuzkoako errausketa eta osasunari buruzko ikasketa taldeko kidea da Berridi. Bestalde, Iñaki Garcicuño CEBEKeko presidentea ere gonbidatu dugu gurera, eta, astelehenero legez, Bernardo Atxaga idazlearen parte-hartzea ere izango dugu.
10:00etan, berriz, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, eta Nafarroa Oinezen koordinatzailearekin, Ana Galarrekin, hitz egingo du, igandean Nafarroako ikastolen alde egingo duten festarako boluntarioak behar dituztela eta. 10:30eko kirol errepasoaren ondoren, fitxa polizialei buruz arituko dira Gasteizko sindikoarekin, Martin Gartziandiarekin.
11:00etan kirol tertulia izango da, astehenero legez. 11:30 aldera, gainera, Durangoko Azokako bezeroen tipologiaz egin duten azterketaren berri emango digute Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak eta Juanjo Allur Siadecoko kideak.
12:00etan, ekoguneari zabalduko diogu leihoa, eta arropak nola birziklatu azalduko digu Maitane Alvarezek. Ondoren, Eulalia Abaitua argazkilariari buruzko erakusketaz arituko zaigu Euskal Museoko Maite Jimenez Ochoa de Alda.
Ochoa de Alda.