Itxi

Albisteak

Urriak 11

Zabalgarbi eta Gautena, astearteko 'Faktoria' saioan

EiTB

Juan Jose Aurrekoetxea epidemiologoak erraustegiak eragin kaltegarririk ez duela nabarmenduko du. Gainera, Europar Hiritarraren saria jaso bezperan, Gautena autismo elkartea ezagutuko dugu.

  • Zabalgarbi. Argazkia: EiTB

    Zabalgarbi. Argazkia: EiTB

Zabalgarbi erraustegia eta Gautena autismo elkartea izango dira nagusi astearte honetan, urriak 11, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioaren ardatz nagusiak.

7:00etan hasiko da saioa eguneko albisteen errepasoarekin. 8:00etan, berriz, Maite Artolak hartuko du gidaritza. Albiste nagusietan sakondu ondoren, 8:30ean, solasaldian arituko dira Joseba Arruti kazetaria, Laura Mintegi idazlea eta Mikel Aramendi analista.

9:30 aldera, berriz, erraustegiak izango dira hizpide nagusi. Juan Jose Aurrekoetxea epidemiologoarekin hitz egingo du Artolak, eta Zabalgarbik aparteko eragin kaltegarririk ez duela nabarmenduko du. Azkenik, 10:00ak aurretik, Eli Larrinagaren sinadura jasoko dugu.

Ondoren, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Urriaren 12an Europar Hiritarraren saria jasoko du Gautena elkarteak, eta, beraz, autismo elkarte gipuzkoarra hartuko du ardatz saioak. Hainbat konexio egingo ditugu bertatik, elkartearen jarduna barrutik ezagutzeko asmotan.

Gainera, 11:30 aldera, Carlos Cid eta Xabier Amuriza arituko dira urriaren 12an zer ospatu ba ote dugun aztertzen. 12:30 baino lehen, 'Sukaldari dema' izango da, eta Pili Manterola eta Igor Zalakain sukaldariek onddoak prestatzeko bi proposamen egingo dizkigute. Saioaren bukaeran, Amancay Gaztañagaren tartea ere izango dugu.

7:00etatik 13:00era, 'Faktoria', Euskadi Irratian.

atian.