Itxi

Albisteak

Sinadura

Koldo Almandoz: Poloniako zinema eta Brexita

Zinemagile donostiarrak Andrzei Waijda zuzendari poloniarraren heriotza hartu du aitzakia Britainia Handira ere jotzeko.

  • Koldo Almandoz

    Koldo Almandoz

    6:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Koldo Almandozek 'Faktoria' saioan zabaltzen duen zinema leihoak Poloniara eta Britainia Handira eraman gaitu. Andrzei Wajda zinemagile poloniarra duela egun batzuk hil zen, eta haren Errautsak eta diamanteak (Popiol I diament) lana aukeratu du omenaldi gisa.

Baina, gainera, Ingalaterra aldetik poloniarrei lotuta iritsi zaizkigun berriak aipatzeko ere baliatu du tartea. Izan ere, Erresuma Batuan zalaparta handia sortu da arrakeria eta gorroto mezuen harira. Anrkadiusz Jozwik izeneko 40 urteko gizon poloniar bat hil zuten Ingalaterra hegoaldeko Esex eskualdeko herri batean, eta poliziak onartu zuen, itxura denez, polonieraz hitz egin zuelako jipoitu eta hil zutela.

eta hil zutela.