Itxi

Albisteak

ETA: 5 urte geroago

Jesus Eguiguren (PSE) eta Rufi Etxeberria (Sortu), elkarrekin

Elkarrekin asko bizi izandakoak direla onartu digute, nahiz aspaldian elkar ikusi gabe zeuden. Jesus Egiguren eta Rufi Etxeberria mahai beraren bueltan Maite Artolarekin.

  • Rufi Etxeberria eta Jesus Eguiguren Euskadi irratian

    26:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

ETAk su-eten iraunkor eta egiaztagarria iragarri zuen 2011ko urriaren 20an. Urteurren horretan, Jesus Eguiguren PSEko buru izandakoa eta Rufi Etxeberria Ezker Abertzaleko kide historikoa elkartu ditugu 'Faktoria'n. Duela bost urte espero zuen eszenatokia hau dela esan digu Eguigurenek. Etxeberriak, aldiz, beste egoera bat espero zuen.

ETAk bere jardun armatua behin betiko utzi eta 5 urtera, oraindik ixtear dauden gaiak bideratzeko "gakoa Euskal Herrian dagoela" uste du Rufi Etxeberriak. Jesus Eguiguren ados, nahiz eta interpretazioak ezberdinak izan.

"Sozialistak eta Sortukoak natural hitz egiteko gauza izatea, hori da bakea" esan digu Eguigurenek, eta argazkia Euskadi Irratian ikusi dugu gaur.

 

gaur.