Albisteak
Jubilazio pentsioei buruz
Diru iturri berriak behar dira pentsioak ordaintzeko
Niko Cuenca ekonomialari eta 'Albiste Faktoria'ko kolaboratzailea pentsioei buruz, Fatima Bañez jarduneko enplegu ministroak egindako proposamenaren harira.
-
2:45 min
Niko Cuenca enonomialari eta 'Albiste Faktoria'ko kolaboratzaileak Fatima Bañez jarduneko Enplegu ministroak pentsio osoa jasotzea eta lanpostu bat izatea bateragarri egiteko proposatu izanaz eman du iritzia. Gure adituaren ustez, benetako debatea pentsioen finantziazioan dago.
Gainera, jarduneko minstroaren proposamenak agerian uzten du, kasu askotan, pentsioek ez dutela bizimodu duina bermatzen.
Pentsio sistema publikoa bideragarria izateko diru iturri berriak topatu behar dira, baina lanean segitzea ez da aukera bakarra: posible da soldata altuenen kotizazioak igotzea, adibidez, edo aurrekontuak erabiltzea.