Itxi

Albisteak

Urriak 26

'Faktoria' berezia Gasteiztik, Zeu Zara EiTB sariak direla eta

G.U.

EiTB

Magazinaren zatia Arabako hiriburutik egingo du Manu Etxezorturen lan-taldeak, sarien berri zuzenean emateko, eta hainbat gonbidaturekin hitz egiteko.

Asteazken honetan, urriak 26, Gasteizerako bidea hartuko du 'Faktoria Magazina' lan-taldeak, Zeu Zara EiTB sarien banaketaren berri zuzen-zuzenean emateko.

7:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 8:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza. Lourdes Imazekin hitz egingo du lehenik, EHIGEren koordinatzailea, LOMCEren kontrako mobilizazioei buruz. 8:30ean, solasaldian izango dira Eguzki Urteaga soziologoa, Javier Diaz Noci kazetari eta irakasle eta Hodei Etxarte idazlea.

9:00etan, berriz, ekonomia izango dute hizpide Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultateko dekanoarekin eta Hector Olabe Irizar e-mobility enpresako zuzendariarekin.

10:00etan, Gasteizetik hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk, Zeu Zara EiTB sarien berri emateko. Lehenik, Gorka Urtaran alkatea eta Joxean Kerejeta Saski Baskoniako presidentea izango dituzte gonbidatu. 11:00etan, berriz, sarituekin hitz egingo dute. Gainera, Iñaki Larrañaga lankideak "Gasteiz eta Euskara"  gaiari buruz osatu duen reportajea ere entzungo dugu. 12:00etan, berriz, Gasteiz bizitzeko zer moduzko hiria den ere landuko dugu mahai inguruan Iñaki Lazkanorekin, Oihaneder Euskararen Etxeko arduradunarekin, eta Mikel Garmendiarekin, Gasteiz Irekia taldeko kidearekin.

7:00etatik 13:00era, martxan izango da 'Faktoria'.

 

trong>

 

trong>