Itxi

Albisteak

Asteartea

Domu Santu egunean, kanpaiak, hilerriak eta kalabazak, 'Faktoria'n

G.U.

EiTB

Azaroaren 1ean, Manu Etxezortuk gidatutako saioan Aretxabaletako kanpai eskola ezagutuko dugu, hilerrietarako joan-etorriak aztertuko ditugu, eta kalabazak prestatuko ditugu.

Santu Guztien egunean ere, Manu Etxezortuk gidatuta etorriko zaigu 'Faktoria' saioa. Kanpaiak, hilerriak eta kalabazak izango ditugu hizpide, besteak beste, egun berezi honetan.

10:00etan hasita, Hondarribiko lasterketa bat ezagutuko dugu. Eunate neskatoaren aldekoa da; izan ere, Eunatek delación 1P36 gaitza du, eta hari laguntzeko antolatu dute lasterketa. Irene Intxausti amarekin hitz egingo dugu. Gainera, Aretxabaletako Areintza auzoko Kanpai eskola ezagutuko dugu, Igotz Alkortaren erreportajean.

10:30 aldera, 'Ekosfera'ren leihoa zabalduko dugu, Usurbilgo Lanbide Eskolako mikrosarearen berri izateko. Bestalde, Domu Santu Eguneko topikoak aletzen ere ahaleginduko gara, Itziar Alduntzinekin. 11:30 aldera, Xabier Amurizak eta Carlos Cidek Euskaltzaindiaren zuzendaritza berria aztertuko dute, eta, 12:00etan, berriz, 'Sukaldari dema' izango dugu. Pili Manterolak eta Igor Zalakainek kalabaza izango dute euren errezetetarako osagai nagusia. Saioa amaitu aurretik, gainera, Amancay Gaztañagaren bisita izango dugu.

10:00etatik 13:00ra, 'Faktoria Magazina' izango dugu gurean.

go dugu gurean.

go dugu gurean.