Albisteak
Azaroak 3
Umetan erasoa jasandako emakume baten testigantza, 'Faktoria'n
G.U.
EiTB
Maite Artolak, gainera, Eneko Andueza PSEko legebiltzarkidearekin hitz egingo du.
-
sexu abusuak umetan
Umetan erasoa jasandako emakume baten testigantza jasoko dugu ostegun honetan (azaroaren 3an), 'Faktoria' saioan. Gainera, Eneko Andueza PSEko legebiltzarkidearekin ere hitz egingo du Maite Artolak.
7:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 8:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza. 8:30ean, solasaldian izango dira Bingen Zupiria, Iñaki Petxarroman eta Nerea Azurmendi. Ondoren, Eneko Andueza PSEko legebiltzarkidea elkarrizketatuko du. 9:30ean, Ibon Sarasolaren hizkuntza gomendioak entzungo ditugu, asteon, "Eman da" esamoldeari buruz. Jarraian entzungo ditugu umetan erasoa jasan zuen emakumearen hitzak.
10:00etan, Manu Etxezotuk hartuko du lekukoa, 'Faktoria Magazina' abiatzeko. Hasteko, Kultur Dealers delakoak izango ditugu hizpide, hau da, mirko-errelatoak makinetan. Andoni Arantzegi Gipuzkoako Liburu saltzaileen Elkarteko presidenteak emango dizkigu azalpenak. Ondoren, berriz, Idoia Torregaraik bere umore printza ekarriko digu. Kirol aurerrapenarekin eta Markos Zapiainen filosofia eskolarekin amaituko dugu ordua.
11:00etan, Iro Landaluze eta Anjel Alkain izango ditugu gonbidatu. ETB1en ostegunuean bertan estreinatuko duten 'Udazken Loreak' saioaren denboraldi berriari buruzko xehetasunak emango dizkigute saioaren bi gideriek. Jarraian, Mikel Chamizo musika kritikariak Florence Fosters Jenkins soprano estatubatuarraz hitz egingo digu. Ordua amaitzeko, gainera, Esther Moyuaren liburu gomendioa jasoko dugu.
12:00etan, Joseba Kamio ur marken negozioaz ariko zaigu, eta Maysharekin ere hitz egini ahal izango dugu.
7:00etatik 13:00era, martxan izango dugu 'Faktoria'.