Itxi

Albisteak

Azaroak 4

Iñaki Goirizelaia, ostiralean, 'Faktoria'n

EHUko errektorea elkarrizketatuko du Maite Artolak. Gainera, Manu Etxezortuk Beñat Sarasola 'Sautrela'ko aurkezle berriarekin hitz egingo du.

  • Iñaki Goirizelaia. Argazkia: EFE

    Iñaki Goirizelaia. Argazkia: EFE

Ostiral honetan, azaroak 4, Iñaki Goirizelaia EHUko errektore izango da 'Faktoria' saioko gonbidatu nagusia. Gainera, Beñat Sarasola ETB1eko 'Sautrela' saioko aurkezle berriarekin ere arituko gara solasean.

Saioa 7:00etan hasiko da eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 8:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza. 8:30ean, solasaldian izango dira Joseba Arruti kazetaria, Felipe Juaristi kazetaria eta Laura Mintegi idazlea. 9:00en bueltan, berriz, Iñaki Goirizelaia EHUko errektorearekin arituko da hizketan Artola. 9:30ean, gainera, Jon Sarasua Mondragon unibertsitateko irakaslearekin, haurren etxeko-lanen gaia izango dugu aztergai.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Lehen-lehenik, Mikel Gartziak asteko titularren analisia egingo du. Ondoren, Altzoko Pagoa Europako Zuhaitz izateko botoa emateko azken eguna izanik, Valentin Mugarza Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariarekin hitz egingo dugu. 2017ko Europako zuhaitzik ederrena izateko, botoak behar ditu Altzoko pagomotzak. Kirol aurrerapenaren ondoren, Pasaiako badia inguratuz Oarsoaldean Gure Esku Dagok antolatu duen giza katea izango dugu hizpide, baita BECeko outlet azoka ere.

11:00etan, Beñat Sarasola etorriko zaigu, ETB1eko 'Sautrela' literatur saioko aurkezle berria. 11:30ean, Garbiñe Agiriano psikologoaren tartea zabalduko dugu, eta, jarraian, Galdakaon kale berriei emakume izenak jartzeko herritarren artean egin duten rankinaren haritik, Garbiñe Ormaetxe zinegotziarekin hitz egingo dugu.

12:00etan, Nagore Telleriak asteburuan 'Amaruna' saioan izango dituzten eduki nagusien aurrerapena egingo digu, eta, gainera, Ane Muñozen zinema proposamena ere entzungo dugu. Ordua amaitu aurretik, bestalde, Motxila 21 taldeak Tolosan egingo duen emanaldia izango dugu hizpide.

7:00etatik 13:00era, lanean izango dugu 'Faktoria'.

ugu 'Faktoria'.

ugu 'Faktoria'.

ugu 'Faktoria'.