Itxi

Albisteak

Azaroak 22

Su Ta Gar taldea eta 'big data', astearteko 'Faktoria'n

G.U.

EiTB

Aitor Gorosabelekin eta Xabi Bastidarekin hitz egingo du Manu Etxezortuk. Bestalde, 'big data'ri buruzko azalpenak emango ditu Maite Artolak, hainbat gonbidaturen laguntzaz.

  • Su Ta Gar-en disko berria

    Su Ta Gar-en disko berria

Su Ta Gar taldea eta 'big data' izango dira astearteko 'Faktoria' saioko ardatz nagusiak. Aitor Gorosabelekin eta Xabi Bastidarekin hitz egingo du Manu Etxezortuk. Bestalde, 'big data'ri buruzko azalpenak emateko solasaldia gidatuko du Maite Artolak.

7:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 8:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza, eta, lehen-lehenik, Librecom izango du hizpide. 8:30ean, solasaldian izango ditugu Joseba Arruti kazetaria, Laura Mintegi idazlea eta Mikel Aramendi analista.

9:30etan, 'biga data'ri buruzko solasaldia izango dugu EHUko Iñaki Inzarekin, Tecnaliako Joseba Lakarekin eta Deustuko unibertsitateko Jon Goikoetxearekin. Bestalde, ordua amaitzeko, berriz, Eli Larrinagaren sinadura izango dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, 'Faktoria Magazina' abiatzeko. Hasteko, 'No size ladies' ezagutuko dugu, edertasun estereotipoak hausteko ekimena. Irati Gaztelurrutiak eta Marina Gallastegik azalduko digue zertan datzan. Kirol aurrerapenaren ondoren, 'Ekosfera'ren leihoa zabalduko du Jokin Aldazabalek, Xabier Estebanekin, Piztu Tolosaldea ekimearen berri emateko.

11:00etan, Su ta Gar taldeko Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida izango ditugu, Maitasunari pasioa disko berria aurkezten. 11:30ean, Carlos Cidekin eta Xabier Amurizarekin, etxe batera deitzeko muga orduaz ariko gara.

12:00etan, berriz, Gaztea Dantzan lehiaketari zabalduko diogu leihoa, azken eguna baita botua emateko. Jarraian,  'Sukaldari Dema' izango dugu Pili Manterolarekin eta Igor Zalakainekin. Saioa amaitu aurretik, Amancay Gaztañagarekin ere hitz egingo dugu.

7:00etatik 13:00era, martxan izango da 'Faktoria.

toria.

toria.

toria.