Itxi

Albisteak

Azaroak 28

Lau t'erdiko finala eta Mintzanet ekimena, astelehenean, 'Faktoria'n

G.U.

EiTB

Finalaren irabazleari leku nabarmena egingo diogu asteleheneko 'Albiste Faktoria'n. Gainera, online euskaraz aritzeko ekimenaren berri ere izango dugu.

Astelehenean, Lau t'erdiko pilota txapelketaren finalaren biharamunean, irabazleari begira jarriko da 'Faktoria'. Gainera, Mintzanet ekimenaren berri ere izango dugu.

7:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 8:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza, eta Frantziara begira jarriko gara Nerea Reparazekin. Gainera, Niko Cuenca ekonomilaria OIT txostenaz arituko da. 8:30ean, solasaldian izango dira Joxe Juan Gonzalez de Txabarri, Martin Garitano eta Javier Diaz Noci.

9:00etan, leku nabarmena emango diogu bezperako Lau t'erdiko pilota finalaren irabazleari, haren senideen bitartez, batik bat. 9:30ean, Sare jarduldiak hizpide hartuko ditugu Iñaki Lasagabasterrekin eta Amets Martinez De Hereditarekin. Ordua amaitu aurretik, Bernardo Atxagaren gogoeta entzungo dugu.

10:00etan, 'Faktoria Magazina' jarriko du martxan Manu Etxezortuk. Hasteko, Mintzanet ekimenaren adibide bat jasoko dugu. Online euskaraz aritzeko ekimena da Mintzanet; Munduko edozein txokotan egonda ere, euskaraz aritzeko modua ematen duen tresna. Maysha izango dugu ondoren, eta, kirol aurrerapenaren ostean, Martin Gartziandia Gasteizko sindikoa arituko zaigu. 11:00etako ordua kirol solasaldiarekin hasiko da. Beñat Zarrabeitiak eta Andoni Urbistondok asteburuko kirol emaitzak eta gertakariak aztertuko dituzte. Jarraian, Iker Magrok egin duen ikerketa bitxi baten berri ere izango dugu: Mundu klasikoak heavy metal musikan duen presentzia aztertu du.

12:00etan, Ekogunea tartea zabalduko duguItsaso Olaizolarekin, eta Emausen enkante solidariora hurbilduko gara. Azkeneko astea du. Saioa amaitu aurretik, gainera, Tania Arriagaren showa ere izango dugu.

7:00etatik 13:00era, martxan izango dugu 'Faktoria'.

ugu 'Faktoria'.