Itxi

Albisteak

Azaroak 29

Arantxa Urretabizkaia, astearteko 'Faktoria'n

G.U.

EiTB

Hondarribiko alardean bizi izan duenari buruzko Bidean ikasia liburuaz hitz egingo ditu. Gainera, Bilboren Historian Emakumeek izandako garrantziaz ere arituko gara.

  • Arantxa Urretabizkaia. Argazkia: EiTB

    Arantxa Urretabizkaia. Argazkia: EiTB

Arantxa Urretabizkaia izango da astearteko 'Faktoria' saioko elkarrizketatu nagusia. Hondarribiko alardean bizi izan duenari buruzko Bidean ikasia liburuaz hitz egingo du Maite Artolarekin. Gainera, Bilboren Historian Emakumeek izandako garrantziaz arituko da Manu Etxezortu Gurutze Ezkurdia ikertzailearekin.

7:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 8:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza, eta, lehen-lehenik, Niko Cuenca ekonomilaria Kubaren erronka ekonomikoez arituko zaigu. 8:30ean, solasaldian izango ditugu Joseba Arruti kazetaria, Laura Mintegi idazlea eta Mikel Aramendi analista.

9:30etan, Arantxa Urretabizkaiarekin arituko gara solasean Bidean ikasiak liburuaz. Hondarribiko alardean izan dituen bizipenak bildu ditu argitaratu berri duen liburuan. Bestalde, ordua amaitzeko, berriz, Eli Larrinagaren sinadura izango dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, 'Faktoria Magazina' abiatzeko. Lehenik eta behin Gurutze Ezkurdia ikertzailearekin hitz egingo dugu. Bilboren Historian Emakumeek izandako garrantziaz sinposioa egiten ari dira Bilbon, Eusko Ikaskuntzak antolatuta. Emakume Abertzale Batzaren eraginez eta XX. mendearen lehen hereneko hiru irakasleri buruz arituko da bertan Ezkurdia. Xehetasunak emango dizkigu 'Faktoria'n. Kirol aurrerapenaren ondoren, 'Ekosfera'ren leihoa zabalduko du Jokin Aldazabalek, Leire Milikuarekin batera, landa eremuez eta elikadura burujabetzaz hitz egiteko.

11:00etan, Mugen Gainetik Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatutako  Emakumea eta bake prozesuak: Guatemala eta Euskadi jardunaldia landuko dugu, Iñaki Oruberekin. 11:30ean, Carlos Cidekin eta Xabier Amurizarekin, etxe batera deitzeko muga orduaz ariko gara.

12:00etan, berriz, 'Sukaldari Dema' izango dugu Pili Manterolarekin eta Igor Zalakainekin. Saioa amaitu aurretik, Amancay Gaztañagarekin ere hitz egingo dugu.

7:00etatik 13:00era, martxan izango da 'Faktoria.

ria.

ria.