Albisteak
Asteazkena
Josu Erkoreka, asteazkenean, 'Faktoria'n
G.U.
EiTB
Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea izango dugu asteazkeneko gonbidatu nagusia. Gainera, EiTB Maratoiaz, EH Zuzenean jaialdiaz eta Korrikaren bideoklipaz ere arituko gara.
Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea zango dugu asteazken honetako gonbidatu nagusia 'Faktoria' saioan. Gainera, EiTB Maratoiaz, EH Zuzenean jaialdiaz eta Korrikaren bideoklipaz ere arituko gara.
07:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Niko Cuenca ekonomistaren azalpenak entzungo ditugu, eta, jarraian, Miren Garmendia, Gipuzkoako Kofradietako idazkaria arituko da arrantza kuotez. 08:30ean, solasaldian izango dira Javier Arrieta, Deustuko unibertsitateko Lan Zuzenbideko irakaslea, Eguzki Urteaga, EHUko irakasle eta soziologoa, eta Hedoi Etxarte idazlea.
09:00etan, eguneko gai nagusien errepasoa egin ondoren, Josu Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramailarekin arituko gara hizketan. 09:30ean, Adrian Zelaia Ekai Centerreko presidentea globalizazioaren amaieraz mintzatuko zaigu. Amaitzeko, Ander Olariaga ORBEAko marketing arduradunarekin jardungo gara.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Hasteko, Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren antolatzaileekin hitz egingo dugu. Dirua biltzen ari dira crowfounding bidez, eta kontatuko digute zergatik eta nola doan bilketa. Ondoren, kirol aurrerapena izango dugu. Horren ostean, Errusiako doping kasuak izango ditu ardatz Juanjo San Miguelek.
11:00etan, EiTBren Elkartasun Maratoiaren bezperan, alzheimerra duten bi pertsonaren zaintzaileekin hitz egingo dugu. 11:30ean, kultura bonoak aipatuko dituzteAmaia Nasiak eta Arantzazu Fernandezek.
12:00etan, Xabi Larrazabalek Donostia 2016ko ekimenen berri emango digu, eta, gainera, Elorrioko souvenirra ezagutuko dugu, eta, Asier Amondorekin, Korrikaren bideoklip aurkeztu berria zagutuko dugu. Saioa amaitzeko, Imanol Ituiñoren irrati-magia izango dugu.
07:00etatik 13:00era, martxan izango dugu 'Faktoria'.
oria'.