Albisteak
Abenduak 29
'Go!azen' telesailaren arrakastaz arituko gara osteguneko 'Faktoria'n
G.U.
EiTB
Magazinean, ETB1eko telesaileko 3 aktorerekin hitz egingo dugu, eta opariak ere banatuko ditugu zaleen artean. Albistegian berriz, Herri Elkargoa izango dugu hizpide, besteak beste.
'Go!azenmania'z arituko gara ostegun honetako 'Faktoria' saioan. ETB1eko 'Go!azen' telesail arrakastatsuaren sekretua argitzen saiatuko gara magazinean hiru aktorerekin. Gainera, opariak ere banatuko ditugu zaleen artean. Bestalde, albistegian Herri Elkargoa izango dugu hizpide Baionako zinegotzi batekin eta Mauleko alkatearekin.
07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoa eginez. 08:00etan, Iñigo Alustizak hartuko du albistegiaren gidaritza. 08:30ean, Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Iñaki Petxarroman kazetariak arituko dira aktualitateko gaiei buruz solasean. 09:00etako albiste errepasoa egin ostean, adimen urritasuna eta boto eskubidea aztertuko ditugu Atzegiko ordezkari batekin eta epaile batekin, Auzitegi Konstituzionalaren auto baten harira. Ibon Sarasola hizkuntzalariaren gomendioak entzungo ditugu gero, eta Herri Elkargoaz arituko gara jarraian, Baionako zinegotzi Jean Claude Iriartekin eta Mauleko alkate Michel Etchebestekin.
10:00etatik 13:00etara, berriz, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, eta magazinak egingo du bidea. Hasteko, Antton Uriartek kontatuko digu nola dagoen Euskal Herrian El Almendrori esker. Gainera, Enrique Zelaia Vianako printze izendatzeko eskaera izango dugu hizpide. Kirol aurrerapenaren ostean, Joseba Kamioi publizistak denda txinatarren merkatuari erreparatuko dio.
11:00etan, berriz, urte berriko kontzertuak aztertuko ditugu Mikel Chamizo kolaboratzailearekin. Esther Moyuaren liburu gomendioa ere jasoko dugu, eta, ordua amaitu aurretik, app ezaguenak ezagutuko ditugu.
12:00etan, 'Go!azen' telesailari zabalduko diogu atea. Aitana Etxeberria, Paula Etxeberria eta Markel Gajate aktoreen bisita izango dugu, eta opariak ere banatuko ditugu zaleen artean. saioa amaitu aurretik, Maysharekin ere hitz egingo dugu.
07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.
oria'.oria'.