Albisteak
Urtarrilak 2
Arantxa Tapia sailburua, astelehenean, 'Faktoria' saioan
G.U.
EiTB
Garapen Ekonomiko eta Garraio sailburuaren bisita izango dugu urteko lehen saioan. Gainera, ETB1eko 'Burubero' saioan denbora gehien daramaten bi lehiakideak izango ditugu.
Arantxa Tapia sailburua elkarrizketatuko dugu, astelehenean, 'Faktoria' saioan. Garapen Ekonomiko eta Garraio sailburuaren bisita izango dugu urteko lehen saioan. Gainera, ETB1eko 'Burubero' saioan denbora gehien daramaten bi lehiakideak izango ditugu.
07:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza, eta Niko Cuenca ekonomistaren azalpenak entzungo ditugu: zer espero dugu 2017rako? 08:30ean, solasaldian izango dira Joxe Juan Gonzalez De Txabarri, Martin Garitano eta Jesus Prieto.
09:00etan, Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Azpiegituretako sailburua elkarrizketatuko du Artolak. Saioa amaitu aurretik, gainera, Bernardo Atxagaren sinadura izango dugu.
10:00etan, 'Faktoria Magazina' jarriko du martxan Manu Etxezortuk. Hasteko, Mozanbikerako laguntza eske ari den Famusa elkarteari emango diogu ahotsa. Euroa indarrean sartu zela 15 urte bete direnean, herritarren iritziak jasoko ditugu. Hasi ote gara guztia eurotan pentsatzen? Kirol aurrerapenaren ostean, Martin Gartziandia Gasteizko sindikoa arituko zaigu.
11:00etako ordua kirol solasaldiarekin hasiko da. Beñat Zarrabeitiak eta Andoni Urbistondok asteburuko kirol emaitzak eta gertakariak aztertuko dituzte. Jarraian, lo egiteko altzari naturalen merkatua ezagutuko dugu Rocio Martinezekin.
12:00etan, ETB1n Kike Amonarrizek aurkezten duen 'Burubero' lehiaketan egun gehien egin dituzten bi lehiakideak izango ditugu. Herri berekoak eta koadrila berekoak dira: Joseba Intxausti eta Xabier Agirrezabala idiazabaldarrak. Saioa amaitu aurretik, gainera, Tania Arriagaren showa ere izango dugu.
07:00etatik 13:00era, martxan izango dugu 'Faktoria'.
a'. a'.