Itxi

Albisteak

Urtarrilak 5

Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina, ostegunean, 'Faktoria'n

G.U.

EiTB

9:40 aldera izango da elkarrizketa. gainera, Adrien Gatxitegi fraide beneditarra ezagutuko dugu. 95 urte ditu. Aldudekoa da. Belokeko abade-etxean bizi da, baina munduan barrena asko ibilitakoa da.

  • Jose Ignacio Munilla. Argazkia: EFE

    Jose Ignacio Munilla. Argazkia: EFE

Jose Ignacio Munilla, Donostiako gotzaina, izango da ostegun honetan 'Faktoria' saioko gonbidatu nagusia. 9:40 aldera izango da elkarrizketa. Bestalde, magazinean, Adrien Gatxitegi fraide aldudearra ezagutuko dugu.

07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoa eginez. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du albistegiaren gidaritza. Lehen-lehenik, Bilboko kabalgatan Gaspar erregea izango den Kepa Gallegorekin hitz egingo dugu. 08:30ean, Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Maite Ubiria kazetariak arituko dira aktualitateko gaiei buruz solasean. 09:00etako albiste errepasoa egin ostean, euskal dendak merkealdiaren eta ordutegien liberalizazioaren haritik zeini egoeratan dauden aztertuko dugu. 09:30ean, Ibon Sarasolaren hizkuntza gomendioak entzungo ditugu. Aste honetan 'hil', 'akabatu' eta 'bukatu' hitzak aipatuko ditu. 9:40 aldera, Jose Ignacio Munillarekin ariko gara solasean.

10:00etatik 13:00etara, berriz, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, eta magazinak egingo du bidea. Hasteko, Joseba Kamio publizistare bisita izango dugu. Bi urte egin ditu munduan barrena (handik eta hemendik 'Faktoria'n kolaboratuz, tarteka) eta etxera etorrita dabilenez, gurean izango dugu. Zer kontatu ugari ekarri du. Kirol aurrerapenaren ostean, Jon Santxezek aktualitatea puri-purian ekarriko digu, eta Galesen dabiltzan euskaldun batzuen berri izango dugu. Gainera, Amaia Artetxe 'Titanic' erakusketaz ariko zaigu.

11:00etan, berriz, Mikel Chamizok 2017ko euskal opera denboraldiaren aurrerapena ekarriko digu. Esther Moyuaren liburu gomendioa ere jasoko dugu, eta, ordua amaitu aurretik, zinema-karteldegiaren berri ere izango dugu.

12:00etan, Adrien Gatxitegi fraidea ezagutuko dugu. 95 urte ditu, Aldudekoa da, eta Belokeko abade-etxean bizi da, baina munduan barrena asko ibilitakoa da. Saioa amaitu aurretik, Maysharekin ere hitz egingo dugu.

07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.