Itxi

Albisteak

Urtarrilak 9

Miren Zabaleta eta Laura Garrido, astelehenean, 'Faktoria'n

G.U.

EiTB

Sorturen Nafarroako koordinatzailea elkarrizketatuko dugu. Gainera, Euskadiko PPko bozeramailearekin hitz egingo dugu, Javier De Andres Espainiako gobernu ordezkari izendatuko duten egunean.

  • Miren Zabaleta. Argazkia: EFE

    Miren Zabaleta. Argazkia: EFE

Miren Zabaleta eta Laura Garrido izango dira asteleheneko 'Faktoria' saioko gonbidatu nagusiak. Sorturen Nafarroako koordinatzailea elkarrizketatuko dugu Donostiako estudioan, eta, gainera, Euskadiko PPko bozeramailearekin telefonoz hitz egingo dugu, Javier De Andres Espainiako gobernu ordezkari izendatuko duten egunean.

07:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza. 08:30ean, solasaldian izango dira Iñaki Galdos, Martin Garitano eta Jesus Prieto. Jarraian hitz egingo dugu Laura Garrido popularrarekin. 09:30ean, Miren Zabaleta, Sorturen Nafarroako koordinatzailea elkarrizketatuko du Artolak. Saioa amaitu aurretik, gainera, Bernardo Atxagaren sinadura izango dugu.

10:00etan, 'Faktoria Magazina' jarriko du martxan Manu Etxezortuk. Hasteko, Arroako eskola txikiari begira jarriko gara. Maysharekin hitz egiteko aukera ere izango dugu. Kirol aurrerapenaren ostean, Martin Gartziandia Gasteizko sindikoa arituko zaigu.

11:00etako ordua kirol solasaldiarekin hasiko da. Beñat Zarrabeitiak eta Andoni Urbistondok asteburuko kirol emaitzak eta gertakariak aztertuko dituzte. Jarraian, Osakidetzaren helikopteroan lana nola egiten duten azalduko digute bertako mediku, erizain eta kopilotoak.

12:00etan, Kutxa Ekogunearen tartea zabalduko du Amalia Virtok, kruziferoei buruz hitz egiteko. Saioa amaitu aurretik, gainera, Tania Arriagarekin galtza bakeroak astinduko ditugu. Galdera bat egingo diegu entzuleei: zein zen ondoen geratzen zitzaizun bakeroa?  (Lee, Lois, Levi´s, Bonaventure, Mayoral….)

07:00etatik 13:00era, martxan izango dugu 'Faktoria'.

oria'.