Albisteak
Urtarrilak 10
Langileen Elikagai Banku solidarioaz, asteartean, 'Faktoria' saioan
G.U.
EiTB
Gainera, gidabaimena zein adinera arte izan behar den eztabaidatuko dugu, eta Jurgi Ibarretxeren musika proiektua ezagutuko dugu: Radio Revolucion.
Langileen Elikagai Banku solidarioa ezgautuko dugu, asteartean, 'Faktoria' saioan. Bestalde, gidabaimena noiz arte eduki beharko litzatekeen aztertuko dugu. Gainera, Jurgi Ibarretxe musikariaren Radio Revolucion proiektua ezagutuko dugu.
07:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du gidaritza. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Javier Diaz Noci, Laura Mintegi eta Mikel Aramendi. 09:00etan albiste errepasoa egin ondoren, Gaizka Etxeberriarekin hitz egingo dugu. 10 urte daramatza Istanbulen bizitzen, eta hango giro politikoaz eta elurteaz arituko zaigu. 09:30ean, gidabaimena noiz arte eduki behar den aztertuko dugu adineko gidari batekin eta psikoteknikoak egiten dituen aditu batekin.
10:00etan, Ainhara Zuazabeitiak hartuko du lekukoa, 'Faktoria Magazina' abiatzeko. Lehenik eta behin, Langileen Elikagai Bankua ezagutuko dugu. Ondoren, Xabier Madariagak ETB1en estreinatuko duen 'Ur Handitan' saioaren denboraldi berriaren estreinaldiaz hitz egingo digu. Kirol aurrerapena entzun ondoren, 'Ekosfera' saioaren leihoa zabalduko du Jokin Aldazabalek, eta, Haritzaldeko Xabier Rubiorekin batera, ekologistek Errege Magoei zer eskatu dieten azalduko du.
11:00etan, Jurgi Ibarretxeren egitasmo berriak ere ezagutu nahi ditugu. Urtetan Latinoamerikan kaleko kantari gisa ibili ondoren, Radio Revolucion taldea birsortu du, euskal kunbia eskaintzeko. 11:30ean, Carlos Cidek eta Xabier Amurizak filmak jatorrizko hizkuntzan emateari buruz hitz egingo dute.
12:00etan, 'Sukaldari Dema' izango dugu Pili Manterolarekin eta Igor Zalakainekin. Kaneloiak prestatuko dituzte gure bi sukaldariek. Saioa amaitu aurretik, Amancay Gaztañagarekin ere hitz egingo dugu.
07:00etatik 13:00etara ariko da lanean 'Faktoria'.