Itxi

Albisteak

Otsailak 2

Ainhoa Etxaide eta Lucia Lakarra osteugunean, 'Faktoria'n

Magazinean hitz egingo dugu dantzari zumaiarrarekin. Albistegian, elkarrizketatuko dugu, bestalde, LABeko idazkari nagusia.

  • Ainhoa Etxaide. Argazkia: EFE

    Ainhoa Etxaide. Argazkia: EFE

Lucia Lakarra eta Ainhoa Etxaide izango dira ostegun honetako 'Faktoria' saioko gonbidatu nagusiak. Dantzari zumaiarrarekin magazinean hitz egingo du Manu Etxezortuk; LABeko idazkari nagusiari, berriz, Maite Artolak egingo dio elkarrizketa albistegian.

07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoa eginez. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du albistegiaren gidaritza. Hasteko, Niko Cuenca ekonomialariak roamingaren amaieraz emango ditu azalpenak. Ondoren, Nerea Reparazekin Fillon auziaz arituko gara. 08:30ean, Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Martxelo Otamendi kazetariak arituko dira aktualitateko gaiei buruz solasean. 09:00etako albiste errepasoa egin ostean, Arratse Olaizola Donostiako Onkologikoko medikuarekin hitz egingo dugu. 09:30ean, Ibon Sarasolaren hizkuntza gomendioak entzungo ditugu. Aste honetan 'konfiantza-galdea' aipatuko du. 9:40 aldera, Ainhoa Etxaiderekin ariko gara solasean.

10:00etatik 13:00etara, berriz, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, eta magazinak egingo du bidea. Hasteko, Alaves futbol taldeak Vigoko Celtaren aurka jokatuko du bihar Espainiako Errege Kopako final aurrekoa, eta hara doazen bi zalerekin hitz egingo dugu. Jarraian, Lucia Lakarra dantzaria izango dugu 'Faktoria'n. Bera eta bere bikote Marlon Dino protagonista dituen The Key film laburra estreinatuko dute larunbatean Bilboko Guggenheim Museoan. Bere lehenengo esperientzia zinematografikoaz hitz egingo digu. Kirol aurrerapenaren ostean, Markos Zapiainen filosofia eskola jasoko dugu.

11:00etan, berriz, Mikel Chamizok Eric Satie konposatzailearen biografia ekarriko digu. Esther Moyuaren liburu gomendioa ere jasoko dugu. Bestalde, bihar bertan estreinatuko duten Korrikaren dokumentalaz ere arituko gara.

12:00etan, Bergarako Pol Pol mendi taldeak 75 urte bete dituela eta, mendi elkartearen historia errepasatuko dugu Aitor Eraña eta Miguel Angel Elkoroberezibarrekin. Gainera, elebidunok nola pentsatzen eta sentitzen dugun azalduko digu Jon Andoni Duñabeitia neuropsikologoak.

07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.

oria'.