Albisteak
Otsailak 8
Edurne Pasaban, asteazkenean, 'Faktoria' saioan
Bere erronka berriaz hitz egingo digu tolosarrak: ama izango da laster. Gainera, Garoña izango dugu hizpide.
-
Edurne Pasaban
Edurne Pasaban izango da asteazken honetan 'Faktoria' saioko gonbidatu nagusia. Erronka berri bati egingo dio aurre mendizale tolosarrak: ama izango da. Bestalde, Garoñako zentral nuklearra izango dugu hizpide, Segurtasun Nuklearreko Kontseilua hura erabakitzeko edo betiko ixteko erabakia hartzear baita.
07:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du gidaritza. Hasteko, Gorka Urtaranekin hitz egingo dugu.08:30ean, solasaldian izango dira Javier Diaz Noci, Hedoi Etxarte eta Eguzki Urteaga. 09:00etako albiste errepasoaren ondoren, Garoña izango dugu ardatz, Alberto Friasekin. 09:30ean, kontu korronteen mantenuagatik kobratzen hasiko diren komisio berriz arituko gara. Ondoren, Helena Francorekin, desindexazioaz eta pentsioen eskumenaz eta bideragarritasunaz emango ditugu azlapenak.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Hasteko, Alaves-Celta kopako partida dela eta, Gasteizko giroan murgilduko gara. Jarraian, dietak pertsonalizatzeko analisien berri emango digu Ainhara Mugak. Gainera, Igotz Alkortak Garoñari buruzko erreportajea ekarriko digu. Kirol aurrerapena izango dugu gero, eta, segidan, Juanjo San Miguel lankideak Holandari buruzko xehetasunak emango dizkigu.
11:00etan, Edurne Pasabanekin ariko gara luze solasean. Ezusteko bat ere emango diogu ama izatear den mendizaleari. 11:30ean, Arantzazu Fernandezekin eta Amaia Nausiarekin berriketan arituko gara, poesiaz.
12:00etan, berriz ere joko dugu Gasteizera hango giroaren berri izateko. Ondren, 'Kanten tripak' atalaren baitan, beste kantu bat aletuko dugu: Etzakit taldearen 'Izar iheskorra'. Gainera, Sestaoko euskal toponimia ekarriko digu Jorge Luis tejedorrek. Saioa amaitzeko, Imanol Ituiñoren irrati-magia izango dugu.
07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.