Itxi

Albisteak

Otsailak 13

Nagua Alba, astelehenean, 'Faktoria' saioan

G.U. | EUSKADI IRRATIA

Podemosen Vista Alegreko batzarraren ostean, Podemos Euskadiko idazkari nagusia elkarrizketatuko dugu. Gainera, Irratiaren Mundu Eguna denez, gazteei galdetuko diegu nolako irratia gustatzen zaien.

Podemosen Vista Alegreko batzarraren ostean, Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusia elkarrizketatuko du Maite Artolak asteleheneko 'Faktoria' saioan. Gainera, Irratiaren Mundu Eguna aitzakia hartuta, gazteek irratiari lotuta dituzten ohiturak ezagutzen saiatuko gara.

07:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza. 08:30ean, solasaldian izango dira Iñaki Galdos, Martin Garitano eta Jesus Prieto. 09:00etako albiste errepasoaren ondoren, Nagua Albarekin hitz egingo dugu. 09:30ean, Isabel Elizalde Nafarroako Ingurumen eta Nekazaritza Kontseilariaren bisita espero dugu. Saioa amaitu aurretik, gainera, Bernardo Atxagaren sinadura izango dugu.

10:00etan, 'Faktoria Magazina' jarriko du martxan Manu Etxezortuk. Hasteko, 10.000 irribarre ekimenaz hitz egingo dugu Luis Oiartzabalekin. Pentsamendu baikorra zabaltzeko ekimena da. Maysharekin ere hitz egingo dugu. Kirol aurrerapenaren ostean, Martin Gartziandia Gasteizko sindikoa arituko zaigu.

11:00etako ordua kirol solasaldiarekin hasiko da. Beñat Zarrabeitiak eta Andoni Urbistondok asteburuko kirol emaitzak eta gertakariak aztertuko dituzte. Ondoren, Irratiaren Mundu Eguna izanik, eta gazteei galdetuko diegu nolako irratia gustatzen zaien eta irratirik kontsumitzen ote duten. ordua amaitzeko, Kebasque musika taldea ezagutuko dugu, euskal musika eta Magrebekoa nahasten dituen proiektua.

12:00etan, Kutxa Ekogunearen tartea zabalduko dugu. Gainera, Oñatin erosketak etxera eramateko jarri duten auto elektrikoaren berri jasoko dugu. Saioa amaitu aurretik, gainera, Tania Arriagaren tartea izango dugu.

07:00etatik 13:00era, martxan izango dugu 'Faktoria'.

 

 

>