Albisteak
Otsailak 20
Hondarribiko aireportuko lanak, astelehenean, 'Faktoria'n
G.U. | ERREDAKZIOA
Bertako lanak hastear direla, aireportuko langile eta Ortzibia elkarteko ordezkariekin egin dugu hitzordua. Gainera, ikasturtea errepikatzeaz eta panga arrainaz arituko gara.
Hondarribiko aireportuko lanen berri jasoko dugu, astelehenean, 'Faktoria' saioan. Bertako lanak hastear direla, aireportuko langile eta Ortzibia elkarteko ordezkariekin egin dugu hitzordua. Gainera, ikasturtea errepikatzeaz eta panga arrainaz arituko gara.
07:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza. 08:30ean, solasaldian izango dira Joseba Arruti, Martin Garitano eta Jesus Prieto. 09:00etako albiste errepasoaren ondoren, mundu mailan bekadunek deitu duten grebaz ere arituko gara. Deialdiarekin bat egin dute Euskal Herriko Gazteria Kontseiluek. 09:30ean, Hondarribiko aireportuan izango da gure unitate ibiltaria, hastear diren lanen berri izateko. Saioa amaitu aurretik, gainera, Bernardo Atxagaren sinadura izango dugu.
10:00etan, 'Faktoria Magazina' jarriko du martxan Manu Etxezortuk. Hasteko, panga arrainaren inguruan jakin beharrekoak ere aztertuko ditugu. Maysharekin ere hitz egingo dugu. Kirol aurrerapenaren ostean, Martin Gartziandia Gasteizko sindikoa arituko zaigu.
11:00etako ordua kirol solasaldiarekin hasiko da. Beñat Zarrabeitiak eta Andoni Urbistondok asteburuko kirol emaitzak eta gertakariak aztertuko dituzte. Ondoren, ikasturtea errepikatzeaz hausnarketa egingo dugu, errepikatu behar izan zuten bi lagunekin eta Mondragon Unibertsitateko irakasle batekin.
12:00etan, Kutxa Ekogunearen tartea zabalduko dugu Itsaso Olaizolarekin, euskaraz eta teknologia berriez hitz egiteko. Gainera, emakume boxeolariak aipatuko ditugu. Saioa amaitu aurretik,jakina , Tania Arriagaren tartea izango dugu. Etxeko trapu eta gauzekin mozorroak nola egin proposatuko digu.
07:00etatik 13:00era, martxan izango dugu 'Faktoria'.