Itxi

Albisteak

Asteartean

Nerea Arriola 14 urteko biolinista eta EHIGEko Lurdes Imaz 'Faktoria'n

Gainera, erleak izango ditugu hizpide, Europan desagertzen ari ote diren jakin nahian.

Nerea Arriola 14 urteko biolin-jotzailea etorriko zaigu asteartean 'Faktoria'ra eta musika eskainiko digu zuzenean. Bestalde, Lourdes Imaz,  EHIGE Euskal Herriko Eskola Publikoko gurasoen elkarteko koordinatzailea, elkarrizketatuko dugu. Besteak beste, PISA datuen ondoren Eusko Jaurlaritzak iragarri dituen neurriei buruz eta sindikatuek hezkuntza arlorako egin dituzten greba deialdiei buruz. Gaiera, Europan erleak desagertzear daudela dioten albisteek indarra hartu dute azkenaldian, berriz ere. Kezka horren aurrean, galdera egingo dugu Euskal Herrian erleen komunitatea nola dagoen jakiteko eta mehatxu dituen barroa eta liztor beltzaren aurka zein ahalegin egiten ari diren ezagutzeko.

 

07:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Oihane Yustosek hartuko du gidaritza. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Mikel Aramendi, Laura Mintegi eta Javier Diaz Noci. 09:30ean, erleei buruz arituko gara Egoitz Galarza albaitariarekin eta Ibai Aizpuru Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariarekin. Gainera, Eli Larrinagaren sinadura ere jasoko dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, 'Faktoria Magazina' abiatzeko. Lehenik eta behin, gaixoa hiltzeak emozio osasun arloko langileei eragiten dien kolpe gogorraz EHUn egindako ikerketa baten berri ziango dugu. Jon Santxezek aktualitatea puri-purian ekarriko digu gero. Kirol aurrerapena entzun ondoren, 'Ekosfera' saioaren leihoa zabalduko du Jokin Aldazabalek.

11:00etan, Nerea Arriola biolinista gaztearekin hitz egingo dugu, eta haren dohainak entzungo ditgu zuzenean. gogoan Joxerra Aizpurua industria ingeniariarekin eta Ana Zubiaga genetika irakasle eta ikerlariarekin. 11:30ean, Carlos Cid eta Xabier Amuriza direnez eta ez direnez arituko dira.

12:00etan, 'Sukaldari Dema' izango dugu Pili Manterolarekin eta Igor Zalakainekin. Ehiza prestatuko dute gure bi sukaldariek. Saioa amaitu aurretik, Amancay Gaztañagarekin ere hitz egingo dugu.

07:00etatik 13:00etara ariko da lanean 'Faktoria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz