Albisteak
Koldo Almandoz
Pankarta eta pantaila
Koldo Almandozek zinearen sarien inguruan duen iritzia eman digu. Horrez gain, El premio film laburra eta Living in Oblivion luzea gomendatu dizkigu.
-
7:03 min
Oscar sarien distiratik ihesi, Koldo Almandozek "pankarta eta pantaila" izendatu du 'Faktoria'ko aste honetako tartea: pantailan ikustea gustatzen zaigu hori pankarta baten atzean kritikatzen dugu gero. Horrez gain, garai bateko sesioetan bezala, film labur eta luze bat gomendatu digu Almandozek: El premio film laburra eta Living in Oblivion luzea. Clemont Ferrand Frantziako film laburren jaialdi handiaren LABO saileko filmak ere izan ditugu ikusgai.