Albisteak
Asteazkenean
Emakumeen Nazioarteko Eguna eta Zeu Zara EiTB sariak, 'Faktoria'n
Albistegian, Ainhoa Aznarez, Nafarroako Parlamentuko presidentea elkarrizketatuko dugu eta ardura postuetan dauden hiru emakume elkartuko ditugu. Magazinaren zati bat Irundik egingo dugu.
Emakumeen Nazioarteko Eguna eta Zeu Zara EiTB sariak izango ditu ardatz, asteazken honetan, 'Faktoria'n saioak. Martxoaren 8a izanik, Ainhoa Aznarez, Nafarroako Parlamentuko presidentea, elkarrizketatuko dugu, Emakumeen Mundu Lanuztearen deialdiarekin bat egin dutela-eta. Gainera, ardura postuetan dauden hiru emakume elkartuko ditugu. Magazinean, berriz, Irunera joko dugu. Zeu zara EiTB sari banaketa Gipuzkoako udalerri horretan egingo dute, eta bertatik egingo ditugu saioaren hainbat atal.
07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du gidaritza, eta Ainhoa Aznarezekin hitz egingo du hasteko. 08:30ean, solasaldian izango dira Javier Arrieta, Hedoi Etxarte eta Eguzki Urteaga. 09:00etako albiste errepasoaren ostean, ardura postuetan dauden hiru emakume elkartuko ditugu: Nekane Arzallus Gipuzkoa Basketeko zuzendaria, Ana Belen Juaristi Engranajes Juaristiko gerentea eta Malentxo Arruabarrena Arkautiko Polizia Akademiako arduraduna. 09:30ean, ekonomia tartean, Helena Francok erreforma fiskalaz hitz egingo digu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Hasteko, zirgarien langintza ere ezagutu behar dugu. XIX. mendearen amaieran zamaontziak Nerbioi ibaian gora tiraka hirira eramaten zituzten emakumeak ziren Zirgariak. Horiek omentzeko, Zirgariak izeneko kalea jartzea erabaki du Bilboko Udalak. Irunera joko dugu gero, Jose Antonio Santano alkatearekin hitz egiteko. Jarraian, Kattalin Minerren gogoeta entzungo dugu. Kirol aurrerapena izango dugu ondoren, eta Juanjo San Miguel lankideak Suedian soldadutza berriz ezartzeaz hitz egingo digu.
11:00etan, berriz ere bat egingo dugu Irungo unitate ibiltariarekin bat egingo dugu. Josune Gomez Irungo Euskara zinegotziarekin eta Olatz Zabala Santiagotarrak KEko presidentearekin ariko gara solasean. 11:30ean, Arantzazu Fernandezekin eta Amaia Nausiarekin arituko gara berriketan, Emakumeen Egunaz.
12:00etan, 'Kanten tripak' atalaren baitan, Zarama taldearen 'Iñaki' abestia aletuko dugu. Ondoren, Irundik sartuko zaigu Pia Alkain, Oiasso museoko zuzendaria. Saioa amaitzeko, Imanol Ituiñoren irrati-magia izango dugu.
07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.
ria'.