Albisteak
Lunatikak
'Hilerokoari eustea posible da, tanpoi industriari ez gustatuta ere'
Menstruazio zikloak mugimendu konzientea izan behar lukeela uste dute Esti Urresolak eta Ane Uriartek. Faktorian erakutsi digute nola entzun gorputzari.
-
20:15 min
"Lunatikak. Menstruazio zikloa mugimendu konzientearen bidez" izeneko ikastaroa eskaintzeko dute asteburu honetan Abadiñoko Udalak antolatuta. Hizlari arituko diren Esti Urresola eta Ane Uriarte izan ditugu 'Faktoria'n.
"Gorputzari entzun" beharra dagoela adierazi digute, menstruazioaren zikloa ez baita "lau egunez hilerokoarekin egotea, eta kitto". Populazioaren erdiak, bere bizitzan, 400 ziklo izan ditzake, eta "pedagogiarik apenas" egiten dela iritzi diote. "Odol isuriaz gain, beste fase batzuk dituen ziklo oso" bat da, eta gorputzari erreparatuz gero, joera psikologikoak ere sumatzen direla kontatu digute: "urtaroak edo ilargi-aldiak bezala, modu ziklikoan" jarduten du emakumearen gorputzak.
Zikloa norbere alde erabiltzen ikastea gomendatzen dute, eta ez norbere kontra. Gainerakoan, gaiak tabu izaten jarraitzen duela uste dute, eta industriei ez gustatuta ere, "pixarekin bezala, odolari eusteko gaitasun fisiologikoa" izan badugula.
ugula.