Itxi

Albisteak

Martxoak 14

Gure Esku Dago eta Nepal, mintzagai, asteartean, 'Faktoria'n

G.U. | ERREDAKZIOA

Igandean, galdeketak egingo dituzte, Gure Esku Dinamikak sustatuta, EHko hainbat herritan. Zenbait ordezkari izango ditugu gurekin. Sunakali futbol jokalari nepaldarrarekin ere hitz egingo dugu.

Gure Esku Dago eta Nepal izango ditugu gai nagusi asteartean, 'Faktoria' saioan. Igandean, hilaren 19an, galdeketak egingo dituzte, Gure Esku Dinamikak sustatuta, Gipuzkoako 34 herritan eta Bizkaiko batean, Larrabetzun. Asteburu honetakoei eta hurrengo mugarriei begira gonbidatu ditugu Hernani eta Astigarragako ordezkari Unai Lizaso, Lea-Artibaiko Marieli Ituarte, eta Bera eta Bortzirietako Patxi Castillo. Gainera, Nepaleko lurrikararen ondoren, Etxebarriko Antsotegi hotelak eta mendizaleek antolatutako elkartasun ekimenaren emaitzak ezagutuko ditugu. Bestalde, Sunakali futbol jokalari nepaldarraren berri ere jasoko dugu.

07:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du gidaritza. Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuaz eta haiek aurrera ateratzeko hasiko duten elkarrizketa erronda izango du hizpide albistegian. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Laura Mintegi eta Javier Diaz Noci. 09:30ean, Gure Esku Dagok bultzatutako erabakitzeko eskubidearen aldeko galdeketez ariko gara. Gainera, Eli Larrinagaren sinadura ere jasoko dugu, uraz hitz egiteko.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, 'Faktoria Magazina' abiatzeko. Lehenik eta behin, Jon Santxezek aktualitatea puri-purian ekarriko digu gero. Kirol aurrerapena entzun ondoren, 'Ekosfera' saioaren leihoa zabalduko du Jokin Aldazabalek, ibaien biodibertsitateaz hitz egiteko.

11:00etan, Nepali begira jarriko gara. Lurrikararen ondoren, Etxeberriko Antsotegi hotelak eta mendizaleek antolatutako elkartasun ekimenaren emaitzak ezagutuko ditugu, Nepalen egindako lanak, alegia. Gainera, Sunakali futbol jokalari nepaldarraren berri ere jasoko dugu. Athletic fundazioak gonbidatuta etorri da Bilbora eta harekin hitz egin du Amaia Artetxek.

11:30ean, Carlos Cid eta Xabier Amuriza direnez eta ez direnez arituko dira. Hauxe izango dute gai nagusia: zertarako ezkondu?

12:00etan, karapaixoa dastatuko dugu, Debagoienan besoetakoari oparitzen zaion ogi betea. Jarraian, 'Sukaldari Dema' izango dugu Pili Manterolarekin eta Igor Zalakainekin. Gaztaka arraina prestatuko dituzte gure bi sukaldariek. Saioa amaitu aurretik, Amancay Gaztañagarekin ere hitz egingo dugu.

07:00etatik 13:00etara ariko da lanean 'Faktoria'.

oria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia