Albisteak
Asteazkenean
Irakaskuntza publikoko grebaz eta Death Coffee topaketez, 'Faktoria'n
G.U. | ERREDAKZIOA
Gainera, Europako Batasunaren abiapuntua izan ziren Erromako Tratatuez ariko gara, baita desagertutzat jotzen duten lenkera hizkuntzaz ere, Alan King hizkuntzalari britainiar euskaldunarekin.
Irakaskuntza publikoko grebaz eta heriotzaz hitz egiteko antolatu dituzten Death Coffee topaketez ariko gara asteazken honetako 'Faktoria' saioan. Gainera, larunbatean 60 urte beteko dituzte gaur egun ezagutzen dugun Europako Batasunaren abiapuntu izan ziren Erromako Tratatuek. 60 urteotan urrats handiak egin ditu Europaren integrazio prozesuak, nabarmenenetakoa, ziur aski, moneta bakarraren, euroaren, eta Europar Batasunaren sorrera. Krisi asko ere gainditu ditu, baina orain bizi duguna gainditzeko gai izango ote den galdetuko diogu Jose Ramon Bengoetxea EHUko irakasle eta Eurobask-eko idazkari nagusiari.
07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du gidaritza. Lehen-lehenik, LABeko Aitziber Perezekin hitz egingo dugu unibertsitatez kanpoko irakaskuntza publikoko grebaz. 08:30ean, solasaldian izango dira Iñaki Galdos, Hedoi Etxarte eta Eguzki Urteaga. 09:00etako albiste errepasoaren ostean, Europako itunaren 60 urteurrenaren atarian, Joxe Ramon Bengoetxea Eurobasqueko idazkari nagusi eta EHUko irakaslearekin hitz egingo dugu. 09:30ean, ekonomia tartean, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko kide Iñigo Ruiz de Apodaka izango dugu, ekonomia zirkularrari buruz egin duen ikerlanaz hizketan.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Hasteko, Joseba Kamio publizistarekin hitz egingo dugu Frantzia marka gisa erabiltzeaz. Segidan, heriotzaz hitz egiteko antolatu dituzten Dead Coffee topaketei buruz jardungo dugu Amaia Arcerekin. Bizitzaren azken unean laguntzen aritzen da bera. Kirol aurrerapena izango dugu ondoren, eta Juanjo San Miguel lankideak Siria-Irak-Estatu Islamikoaz hitz egingo digu.
11:00etan, desagertutzat jotzen duten lenkera hizkuntzaz arituko gara Alan King hizkuntzalariarkein. 11:30ean, Arantzazu Fernandezekin eta Amaia Nausiarekin berriketan arituko gara, hezkuntza publikoko grebaz.
12:00etan, Errenteriako Jantzien zentroa ezagutzera joko dugu. Jarraian, Zuriñe Hidalgorekin hitz egingo dugu larunbatean Intxaurrondon egmango duten kontzertuaz. Saioa amaitzeko, Imanol Ituiñoren irrati-magia izango dugu.
07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.
oria'.