Itxi

Albisteak

Asteazkenean

Fran Garagarza Eibarko kirol zuzendaria, 'Faktoria'n

G.U. | ERREDAKZIOA

Gainera, Erresuma Batuan bizi diren euskaldunekin hitz egingo dugu Brexitaz.

  • Fran Garagarza

    Fran Garagarza

Fran Garagarza Eibarko kirol zuzendariarekin hitz egingo dugu 'Faktoria'an, asteazkenean. Bestalde, Brexita ekarriko duen 50. artikulua ofizialki aktibatuko du Erresuma Batuak, eta albiste horrek hartuko du solasaldiko zatirik handiena. Nerea Arruti 27 urtez Erresuma Batuan bizi izandako Mondragon Unibertsitateko irakaslearekin eta Ihintz Oliden Ipar Irlandan bizi den Euskadi Irratiko aspaldiko kolaboratzailearekin mintzatuko dira gaiaz. Gainera, gaur egun Ingalaterran bizi diren euskaldunek Brexitaren aurrean duten jarrera eta kezka ere jasoko dute. Halaber, Lanbide Heziketa Dualaz hitz egingo dugu Adrian Zelaia EKAI Centerreko presidente exekutiboarekin eta Ainhoa Fernandez Danobat enpresako Giza Baliabideetako zuzendariarekin.

07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du gidaritza. 08:30ean, solasaldian izango dira Javier Arrieta eta Hedoi Etxart. 09:00etako albiste errepasoaren ostean, Brexita izango dugu hizpide. 09:30ean, ekonomiaren tartea zabalduko dugu Lanbide Heziketa Dualaz mintzatzeko. 09:45ean, Koldo Almandozen zinema tartea izango dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Hasteko, Getxora joko dugu Amaia Artetxerekin, ferryentzako kai berria irekiko dutelako. Ondoren, Herri Urratseko bideoklipaz hitz egingo dugu Lander Garrorekin, eta Kattalin Minerren gogoeta entzungo dugu. Kirol aurrerapena izango dugu jarraian, eta nazioarteko tartea zabalduko dugu Juanjo San Miguel lankidearekin.

11:00etan, Eibarren akatsak kudeatzeari buruz egingo duten jardunaldiaren haritik, Markel Alberdirekin eta Fran Garagarzarekin hitz egigo dugu.  11:30ean, Arantzazu Fernandezekin eta Amaia Nausiarekin berriketan arituko gara, Brexitaz.

12:00etan, 'Kanten tripak' atalean, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Aupa txoferra' abestia aletuko dugu. Gainera, ipar-hegoaldeko sukaldaritza desberdinez ariko zaigu Erramun Amundarain. Saioa amaitzeko, Imanol Ituiñoren irrati-magia izango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.

ong>

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia