Itxi

Albisteak

Apirilak 3

Euskal Herriko Itzuliaz, astelehenean, 'Faktoria'n

G.U. | ERREDAKZIOA

Ruben Goñi Nafarroako Kirol zuzendariarekin ariko gara, eta azafatarik ez egoteaz, berriz, Julian Eraso Itzuliko zuzendaria, Miren Odriozola azafata eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria.

Euskal Herriko Itzulia hasiko den eguna izango da astelehena, eta, goizean goizetik izango dugu hizpide txirrindulari hitzordu handia 'Faktoria'n. Albistegian Ruben Goñi Nafarroako Kirol zuzendaria elkarrizketatuko dugu, eta, solasaldiaren tartean, podiumeko uneari begiratuko diogu. Aurten ez da azafatarik izango sariak ematen. Julian Eraso Itzuliko zuzendariaren, Miren Odriozola azafataren eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariaren iritziak jasoko ditugu. Gainera, Korrikari begira jarriko gara, Maulera iritsi berritan.

07:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza. Hasteko, Iruñera joko dugu, bertatik abiatuko delako Itzulia. Ruben Goñi Nafarroako Kirol zuzendariarekin hitz egingo dugu.  08:30ean, solasaldian izango dira Iñaki Galdos, Martin Garitano eta Jesus Prieto. 09:00etako albiste errepasoaren ondoren, podiumean azafatarik ez izateaz eztabaidatuko dugu, eta Julian Eraso Itzuliko zuzendariaren, Miren Odriozola azafataren eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariaren iritziak jasoko ditugu. 09:30etatik aurrera, Bilbora mugituko da gure unitate ibiltaria, Metroaren 3. linea zabaldu bezperatan. Aitor Garitano Euskadiko Tren Sareko ordezkaria eta Euskotreneko Imanol Leza izango ditugu gurekin. Saioa amaitu aurretik, Bernardo Atxagaren sinadura ere entzungo dugu.

10:00etan, 'Faktoria Magazina' jarriko du martxan Manu Etxezortuk. Hasteko, Maulera joko dugu. Zuberoako hiriburura iritsiko da Korrika goizean, eta Xiberuko Botza irratiko esatariek kontatuko digute nolako unea izan den. Jarraian, Maysharen tartea izango dugu. Kirol aurrerapenaren ostean, Martin Gartziandia Gasteizko sindikoak gai mamitsua landuko du: Lanbideko hatz markena.

11:00etako ordua kirol solasaldiarekin hasiko da. Beñat Zarrabeitiak eta Andoni Urbistondok asteburuko kirol emaitzak eta gertakariak aztertuko dituzte. 11:30 aldera, Korrikaren berri emango digu Jon Santxezek. Ondoren, Ikaslaneko 'Osasuna auzoan dabil' proiektua ezgautuko dugu.

12:00etan, Euskal Herriko Itzuliaren berri emango digu Arritxu Iribar lankideak. Kutxa Ekogunearen tartea zabalduko dugu gero Maialen Sistiagarekin, Bazko garaiko ohiturez. Ondoren, futbol jantzi eta oinetakoak Zizurkildik El Salvadorrera bidaltzeko ekimenaren berri jasoko dugu. Saioa amaitu aurretik, jakina, Tania Arriagaren tartea izango dugu.

07:00etatik 13:00era, martxan izango dugu 'Faktoria'.

oria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz