Publizitatea
Itxi

2017/04/04

14:40

Albisteak

Asteazkenean

SPRIren Londresko bulegoaren irekieran izango da 'Faktoria'

G.U. | ERREDAKZIOA

Arantxa Tapia Industria sailburuarekin, Alex Arriola SPRIko zuzendariarekin eta Pablo Fano bulegoaren arduradunarekin hitz egingo du Oihane Yustosek. Apple euskalduntzeko ahaleginaz ere ariko gara.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Brexita bideratuko duen prozesua aktibatu berritan, Londresen bulegoa zabalduko du SPRIk astezkenean, eta irekieran izango da 'Faktoria'. Arantxa Tapia Industria sailburuarekin, Alex Arriola SPRIko zuzendariarekin eta Pablo Fano bulegoaren arduradunarekin hitz egingo du Oihane Yustosek Ingalaterrako hiriburuan. Gainera, Apple euskalduntzeko ahaleginetan ari den Iparra.eus atariko arduradun Xabier Martin ere izango dugu.

07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du gidaritza. Hasteko, Arantxa Tapiarekin hitz egingo dugu Londrestik. 08:30ean, solasaldian izango dira Javier Arrieta, Hedoi Etxarte eta Eguzki Urteaga. 09:00etako albiste errepasoaren ostean, Joseba Egibar elkarrizketatuko dugu. 09:30ean, Lander Beloki izango dugu ekonomia tartean, eta SPRIko zuzendari Alex Arriolarekin eta Londresko bulegoko arduradunarekin mintzatuko gara. 09:45ean, Koldo Almandozen zinema tartea izango dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Hasteko, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol mediku Kepa Lizarraga izango da gurean, herriz herri dabiltzalako, kirola egiten hasi aurretik jendeari esfortzu probak egiten.  Jarraian, Kattalin Minerren gogoeta entzungo dugu. Kirol aurrerapena izango dugu ondoren, eta Juanjo San Miguel lankideak Venezuelaz eta Hego Amerikaz hitz egingo digu.

11:00etan, Apple euskalduntzeko ahaleginetan ari den Iparra.eus atariko arduraduna, Xabier Martin, izango dugu gurean. 11:30ean, Korrika non dabilen azalduko digu Jon Santxezek. Ondoren, Arantzazu Fernandezekin eta Amaia Nausiarekin berriketan arituko gara, 'Guernica' margolanaz.

12:00etan, Euskal Herriko Itzuliaren berri ekarriko digu Arritxu Iribar lankideak. Ondoren, 'Kanten Tripak' atalean, Pirritx eta Porrotxen "Aupa txoferra" kanta aletuko dugu. Gainera, Toparteren, Arteari eta Zientziari eskainitako topaketaren, berri izango dugu. Saioa amaitzeko, Imanol Ituiñoren irrati-magia izango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Euskadi Irratia
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena