Itxi

Albisteak

Asteartean

Musikaren bidez elkarbizitza sustatzeko Oiongo proiektua, 'Faktoria'n

Marten, Irungo sorkuntza laborategian, sartuko gara, eta Xomorro zirku taldea ere ezagutuko dugu.

Oionera joko dugu, asteartean, 'Faktoria'n. Musikaren bitartez, elkarbizitza sustatzeko proiektua prestatzen ari dira Arabako Errioxako herri horretan. Izan ere, 3.500 herritar dira bertan, atzerriko 23 herrialdetatik etorritakoak asko. Aniztasun horrek sortu dituen arazoak leundu eta oiondarren elkar ezagutza bultzatzeko proiektu artistikoa ari dira lantzen Maite Arroitajauregi 'Mursego' eta Idoia Zabaleta koreografoa. Artistekin eta herritarrekin izan da Oihane Yustos. Hark egindako erreportajea 09:30etik aurrera eskainiko dugu. Gainera, Marten, Irungo sorkuntza laborategian, sartuko gara eta Xomorro zirku taldea ere ezagutuko dugu.

07:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du gidaritza. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Laura Mintegi, Mikel Aramendi eta Joseba Arruti. Frantziako hauteskundeei buruz arituko zaigu Nerea Reparaz lankidea. 09:00etako albiste errepasoaren ostean, solasean jarraituko dugu, eta diru-sarrerak bermatzeko errenta sistema aldatzeko Bilbon egiten ari diren gose grebaz arituko gara. 09:30ean, Oihane Yustosek Oionen grabatutako erreportajea emango dugu. Gainera, Eli Larrinagaren sinadura ere jasoko dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, 'Faktoria Magazina' abiatzeko. Lehenik eta behin, Ipuin erotikoen lehiaketa aurkeztuko digu Ziortza Karrantza sexologoak. Bestalde, Jon Sanchez kolaboratzaileak Korrikaren balorazioa egingo digu. Kirol aurrerapena entzun ondoren, Marten, Irungo sorkuntza laborategian, sartuko gara.

11:00etan, Xomorro zirku taldea ezagutuko dugu. Egun hauetan Tabakaleran ari dira zirkua familian lantzen, eta guztiaren berri emango digute. 11:30ean, Carlos Cid eta Xabier Amuriza direnez eta ez direnez arituko dira.

12:00etan, 'Sukaldari Dema' izango dugu Pili Manterola eta Igor Zalakain sukaldariekin. Antxoak prestatuko dituzte gure bi sukaldariek. Saioa amaitu aurretik, Amancay Gaztañagarekin ere hitz egingo dugu.

07:00etatik 13:00etara ariko da lanean 'Faktoria'.

oria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia