Itxi

Albisteak

Apirilak 12

Arnaldo Otegi, asteazkenean, 'Faktoria'n

G.U. | ERREDAKZIOA

Sortuko idazkari nagusi eta EH Bilduko bozeramailea 09:00etatik aurrera elkarrizketatuko du Iñigo Alustizak. Gainera, denda txikiak suspertzeaz eta Aste Santuko oporrez ariko gara magazinean.

Arnaldo Otegi, Sortuko idazkari nagusi eta EH Bilduko bozeramailea, elkarrizketatuko dugu, asteazkenean, 'Faktoria'n. Iñigo Alustizak egingo dio elkarrizketa 09:00etan. Gainera, dendari txikiek negozioa suspertzeko egin behar izaten dituzten trikimailuez hitz egingo digu Joseba Kamio publizistak, eta adibide bat jarriko dugu: Whatsappez arraina saltzen duen arrain saltzailea. Aste Santuko oporrez ere ariko gara.

07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Iñigo Alustizak hartuko du gidaritza. Hasteko, Aste Santu atariko trafiko operazioaz hitz egingo digu Jon Aizpuruak, Trafikoa Kudeatzeko Euskadiko Zentroaren arduradunak. 08:30ean, solasaldian izango dira Javier Arrieta, Nerea Azurmendi eta Eguzki Urteaga. 09:00etako albiste errepasoaren ostean, Arnaldo Otegi elkarrizketatuko dugu. 09:30ean, ekonomia tartean, Helena Franco izango dugu. 09:45ean, Koldo Almandozen zinema tartea izango dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Hasteko, oporretarako planez hitz egingo dugu eta Aste Santurako eguraldi iragarpenaren berri jasoko dugu Euskalmeteko lankideen eskutik. Jarraian, Kattalin Minerren gogoeta entzungo dugu. Kirol aurrerapena izango dugu ondoren, eta Juanjo San Miguel lankideak Errusiaren itsasorako irteerez hitz egingo digu.

11:00etan, dendari txikiek negozioak suspertzeko egin behar izaten dituzten trikimailuez hitz egingo digu Joseba Kamio publizistak, eta arraina Whatsappez saltzen duen emakumea ezagutuko dugu.  11:30ean, Arantzazu Fernandezekin eta Amaia Nausiarekin berriketan arituko gara, gaur egungo eta lehengo telesailez.

12:00etan, Euskadi Irratiko lehiaketetan parte hartzen duten entzuleen hiru belaunaldi elkartuko ditugu, Julene Minerrekin, Eneko Bilbaorekin eta Ekhi eta Hegoi Garmendiarekin. Saioa amaitzeko, zinema karteldegiaren berri emango dugu, eta Imanol Ituiñoren irrati-magia izango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.

oria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz