Publizitatea
Itxi

2017/04/21

14:58

Albisteak

Apirilak 24

Maria Solana Nafarroako Hezkuntza kontseilaria, astelehenean, 'Faktoria'n

G.U. | ERREDAKZIOA

Gainera, Frantziako hauteskundeak izango ditugu hizpide, Eibarko bonbardaketa oroituko dugu 80. urteurrenean, eta Eneko Sagardoy aktorearekin hitz egingo dugu.

  • Argazkia: Nafarroako Parlamentua

    Argazkia: Nafarroako Parlamentua

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramaile eta Hezkuntza kontseilaria elkarrizketatuko dugu, kargua hartu berritan, asteleheneko 'Faktoria' saioan. Gainera, Frantziako hauteskundeak izango ditugu hizpide, Eibarko bonbardaketa oroituko dugu 80. urteurrenean, eta Eneko Sagardoy aktorearekin hitz egingo dugu.

07:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza. Hasteko, Niko Cuencaren ekonomia tartea entzungo dugu. Frantziako hauteskunde presidentzialetarako lehen itzuliaren biharamunean, solasaldi berezia izango dugu 08:30ean. Allande Boutin, Eguzki Urteaga eta Hedoi Etxarterekin aztertuko ditugu emaitza denak, eta solasaldira batuko zaizkigu Fronte Nazionaleko Beñat Oihenart, Le Republicanseko Lucien Delgue eta Frantxua Maitia Frantziako Alderdi Sozialistako kidea. 09:30etatik aurrera, Maria Solana elkarrizketatuko dugu. Saioa amaitu aurretik, Bernardo Atxagaren sinadura ere entzungo dugu.

10:00etan, 'Faktoria Magazina' jarriko du martxan Manu Etxezortuk. Hasteko, Iker Aroztegi Elkartzeneko kideak 'Pobrezia egoera EHn' aztertuko digu. Jarraian, Maysharen tartea izango dugu. Kirol aurrerapenaren ostean, Arriaga antzokian egiten ari diren bisita gidatuez ariko gara.

11:00etako ordua kirol solasaldiarekin hasiko da. Beñat Zarrabeitiak eta Andoni Urbistondok asteburuko kirol emaitzak eta gertakariak aztertuko dituzte. 11:30 aldera, Eibarko bonbardaketa gogoratuko dugu 80. urteurrenean Miguel Gallastegi lekukoarekin eta Jesus Gutierrez historialariarekin.

12:00etan, Kutxa Ekogunearen tartea zabalduko dugu gero Amalia Virtorekin, Baratze Parke sareaz aritzeko. Ondoren, Eneko Sagardoy aktorea izango dugu Treblinkara azken trena antzezlaneko azken emanaldien atarian. Saioa amaitu aurretik, jakina, Tania Arriagaren tartea izango dugu.

07:00etatik 13:00era, martxan izango dugu 'Faktoria'.

oria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Irratia euskaraz
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena