Albisteak
Asteartean
Seguran gauzatu duten parte-hartze prozesu berritzaileaz, 'Faktoria'n
G.U. | ERREDAKZIOA
Roberto Moreno Eusko Jaurlaritzako Justizia Saileko Helduen zerbitzuburuarekin hitz egingo dugu, eta % 100 Arabakoa den ogia dastatuko dugu.
Seguran parte-hartze prozesu berritzailea probatu dute, herriko gune bat berritzeko. Eñaut Telleria alkatea, Koldo Telleria arkitektua eta Maddi Goikoetxea herritar parte-hartzailea etorriko zaizkigu, asteartean, 'Faktoria'ra. Gainera, Roberto Moreno Eusko Jaurlaritzako Justizia Saileko Helduen zerbitzuburuarekin hitz egingo dugu, eta % 100 Arabakoa den ogia dastatuko dugu.
07:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du gidaritza, eta Korrika non dabilen jakingo dugu Jon Santxezekin, hasteko. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Javier Arrieta, Martin Garitano eta Jesus Prieto. 09:30ean, Roberto Morenorekin, Eusko Jaurlaritzako Justizia Saileko Helduen zerbitzuburuarekin hitz egingo dugu. Gainera, Eli Larrinagaren sinadura ere jasoko dugu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, 'Faktoria Magazina' abiatzeko. Lehenik eta behin, Araban, bertako irina eta errotak erabiliz ogia egiteko asmoaz hitz egingo digu Eider Eguzkitza ingeniari ikerlariak. Jon Sanchezek aktualitateari errepasoa egingo dio gero. Kirol aurrerapena entzun ondoren, 'Ekosfera' saioaren leihoa zabalduko du Jokin Aldazabalek, jaten dugun haragiaz.
11:00etan, Seguran gauzatu dute prozesu parte-hartzaile berritzailearen berri jasoko dugu. 11:30ean, Carlos Cid eta Xabier Amuriza direnez eta ez direnez arituko dira. Gerra Zibilaren zauriak ixtea izango dute ardatz nagusi.
12:00etan, 'Sukaldari Dema' izango dugu Pili Manterola eta Igor Zalakain sukaldariekin. Saioa amaitu aurretik, Amancay Gaztañagarekin ere hitz egingo dugu.
07:00etatik 13:00etara ariko da lanean 'Faktoria'.